Zaintza HerriLab historia egiten
Zaintza Datu Gunea: Datu soziosanitarioen gune federatua, tokiko zaintza-ekosistemak sustatzeko
Zaintza Datu Gunea proiektuak datu soziosanitarioak modu seguruan partekatzeko tresna bat bultzatzen du, eragileen arteko koordinazioa hobetzeko eta tokiko zaintza ekosistemetan arreta integratuagoa, pertsonalizatuagoa eta eraginkorragoa izateko.
Gipuzkoak Europan aurkeztu du zaintza-ereduaren eraldaketan ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza txertatzeko egiten ari den apustua
Gipuzkoak European Social Services Conference (ESSC) kongresuan parte hartu du. Gizarte politika eta zerbitzuei buruzko Europako foro nagusia da, Maltan egin da eta Europa osoko 900 profesional, erakunde eta elkarte baino gehiago bildu ditu. Maite Peña Zainketen eta Gizarte Politiken diputatuak Zainketen eta Gizarte Politiken 20>30 Agenda aurkeztu du. Agenda horren bidez, Gipuzkoa bere ongizate eta zainketa-ereduaren eraldaketa sakona bultzatzen ari da. Lurralde-estrategia hurrengo hamarkadarako lau eraldaketa-palanka handiren inguruan egituratzen da: gobernantza kolaboratiboa, esperimentazioa, eskalagarritasuna eta ebaluazioa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak zaintza komunitarioen eredua sendotu du, ia 8.000 herritarrei arreta ematen dieten 31 tokiko zaintza ekosistemekin
Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da
Gipuzkoako Foru Aldundiak Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Topaketa ospatuko du
Tokiko Zaintza Ekosistemak





