Zaintza HerriLab-ek datu pertsonalen tratamenduak egiten ditu bere ardurapean, hala nola:

  • Zaintza HerriLab-eko bezeroak diren AAPPko Pertsonalaren harremanetarako informazioa.
  • Zaintza HerriLab-eko enpresa laguntzaileetako langileak eta Zaintza HerriLabren proiektu eta jardueretan parte hartzea.
  • Zaintza HerriLabren langile propioen kudeaketa.
  • Albisteen buletinak interesatuei
  • Bisitak

Tratamendu horiek Tratamendurako Jardueren Erregistroan zehazten dira.

Halaber, Zaintza HerriLab-ek, Tratamenduaren Arduradun gisa, bere IKT zerbitzuak erabiltzen dituzten AAPPen datuak biltzen eta tratatzen ditu. Tratamendu horiek tratamenduaren ardura duen Administrazio bakoitzaren Erregistroetan zehazten dira.

Zaintza HerriLab-ek konfidentzialtasuna bermatzen du biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan, baita, segurtasuna bermatzeko, neurri teknikoak zein antolakuntzako neurriak ezartzean ere.

Interesdunen eskubideak

Interesdunak Zaintza HerriLab-eko datu babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri daitezke bere datu pertsonalen tratamenduaren inguruan eskaerak bideratzeko eta bere eskubideak erabiltzeko.

Horretarako, datuen babeserako ordezkariari idatzizko eskaera bat bidali diezaiokete.

Datuen Babeserako Ordezkaria

Titularra: Datuen Babeserako Ordezkari. Zaintza HerriLab

  • Paseo Zarategi 99 Txara II 20015 Donostia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 11 25 34