ZHL / 2025.11.19

Aretxabaleta: zaintza ekosistema eraikitzen

Udalaren eredua hiru ardatzetan oinarritzen da: komunitate-sarea osatzea, eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeak klabe prebentiboan ere indartzea eta zaintzaileak zaintzea
Gizarte Politika

Aretxabaletako Udalak zahartze prozesuei ikuspegi integratu, prebentibo eta komunitariotik heltzeko erronka bere gain hartu du. Horretarako, egungo zaintza ekosistemen testuinguruan, herriko esperientzia diseinatzen hasi zen, zaintzaren afera erakundeen ardura dela ahaztu gabe, komunitatearen konpromisoa eta herritarren parte-hartzea oinarri izango dituen eredua eraikitzeko asmoz.

Ongizate zinegotzi Nerea Zubillagak azaldu duenez, “demografia eta gizarte antolaketak aldatu dira eta egungo egoeran, gizartearen erronka nagusietakoa da zaintza. Hori dela eta, beharrezkoa da beste era batera antolatzea, eredu publiko-komunitario baten bidez, adibidez”. 

Zaintza ekosistemaren lehen urratsak

Proiektuaren gidaritza, udal gizarte-zerbitzuetatik egiten da profesional talde guztiaren inplikazioarekin, baina erreferentziazko gizarte langilea izango du proiektuak eta bereziki, lan komunitarioaz arduratuko da.

Antziñe Mendiak, zaintza arloko gizarte langileak azaldu duenez, “urte asko eman ditut mendekotasun larria duten pertsonekin lanean; orain, zaurgarritasun eta bakardade egoerak aurrez ekiditeko lan komunitario sendoa eraikitzea da nire eginkizuna”.

Lehenengo urratsa izan zen zaintzaren diagnosia egitea: herrian bizi diren adinekoen egoerak ezagutzea eta bakardadean dauden pertsonen beharrak jasotzea. “Aretxabaletan 70 urtetik gorako 289 pertsona bizi dira bakarrik: 77 gizon eta 212 emakume. Datu horiek oinarri hartuta, adinekoen profilak aztertzen ari gara eta haien ahotsa entzun nahi dugu, etorkizuneko zerbitzuak haien beharretara egokitzeko”.

Honetaz gain, POBA esperientzia soziosanitarioa ere ekosistema honen baitako urratsa garrantzitsua izatea espero da. Barne lan handia suposatzen duen esperientzia da, herriko osasun zentroa eta udal gizarte-zerbitzuen artean egiten ari dena. Datozen aste eta hilabeteetan jakitera emango dira esperientzia honen nondik norakoak, baina herritarrengan, bereziki adinekoengan, eragin zuzena eta oso positiboa izatea espero da

Gainera, Debagoiena ehunduz, bakardadearen gaia lantzen duen proiektua ere abiatu da, bailarako gainerako herri guztiekin batera eta honen helburua, gurean jendea bakarrik ez sentitzea izango da, ehundura komunitarioa eta lotura afektibo eta erlazionalak landuz. Horretarako, bakardade egoerak lehen pertsonan ezagutzeko pausuak eman dira eta kasu honetan ere, datozen hileetan ekintzak abiatuko dira herrietan. 

Hiru zutabe nagusi

Udala garatzen ari den eredua hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: Prebentzio-sarea eta komunitatearen inplikazioa. Herritarren arteko elkarrekintza sustatuko da, zahartze aktiboa bultza-tzeko eta isolamendua saihesteko. Erakundeen ardura dela argi izanez, komunitatearen konpromisoa funtsezkoa izango da, herriko eragile eta norbanakoen arteko dinamika berriak sortuz. Besteak beste, datorren urtera begira, jantoki zerbitzua martxan jarriko da, bazkal orduko momentua elkarrekintza sustatzeko espazio bilakatuz eta isolamendua ekiditeko aprobetxatuz.

Eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeetan klabe prebentiboa indartzea. Zahartze prozesuan gertuko laguntza eta akonpainamendu pertsonalizatua bermatzea da helburua, zaurgarritasunetik mendekotasunera igarotzean pertsonen ongizatea lehenetsiz. Hemen kokatuko genuke ASE (autonomia sustatzeko espazioa) eta baita POBA (arreta soziosanitariorako proiektua) ere.

Zaintzaileen zaintza. Udalak zaintzaileen lana duintzeko eta balioan jartzeko neurriak hartuko ditu: formakuntza, aholkularitza eta laguntza programak, lan-baldintza duinak eta ongizatea sustatzeko ekimenak barne. Ildo honetan kokatuko genuke etxez etxeko arreta zerbitzuko langileekin sinatutako hitzarmen berria edo ALE Aretxabaletako Lanbide Eskolakoekin abiatuko diren lankidetzak. 

Nerea Zubillagaren hitzetan, “zaintza gure gizartearen muinean dago, eta gure erantzukizuna da zaintzaileen zaintza ere zaintzea, bestela ezingo dugu zaintza duina ez jaso ezta eskaini ere. Orain arte, zaintza emakumeen gain egon den gizarteko afera izan da eta, egun, emakumeen gain egoteaz aparte, emakume migranteen gain ere badago, honek areagotu duen prekarietatearekin. Erronka zaila den arren, horretan ere zentratu nahi dugu, denon ardura baita zaintzaileen duintasuna bermatzea”. 

Komentua, zaintzarako eta elkarrekintzarako espazio

Udalak herritarrentzat elkarrekintzarako eta komunitate bizitzaren sustapenerako gune bihurtu du komentua zeneko eraikina. Eraikinak aukera ugari ematen ditu: Karmele Igartua aretoa, Uretz taberna, Autonomia Sustatzeko Espazioa, Basotxo elkarteko bulegoa, kanpo espazio zabala... 

Bertan, zerbitzuak eskaintzeaz gain, hainbat ekintza sustatzen hasiak dira, betiere zaintza ekosistemen baitan kokatzen den esperientzia hau elikatzeko asmoz

Talde motorra eta herritarren parte-hartzea

Proiektuaren bihotzean talde motorra egongo da, herriko talde, elkarte eta herritarrek osatua. Horien lana izango da ekarpenak biltzea, konpromiso-ituna lantzea eta zaintzaren inguruko sentsibilizazioa sustatzea. Erakundeok ezin dugu bakarrik egin; herritarren parte-hartzea eta inplikazioa izango dira proiektuaren gakoa eta hori lantzen ari gara orain. Nagusien mahaia eta zaintza mahaia osatzea ere helburuak dira, bertan landu eta entzun ahal izateko, lehen pertsonan proiekturako ezinbestekoak diren ekarpen, kezka eta abarrak. 

Etorkizuna begi-bistan

Aretxabaletako Udalak argi dauka bidea: prebentzioan eta komunitatean oinarritutako zain-tza eredua eraikitzea, dependentzia egoerak eta narriadura fisiko, kognitibo eta erlazionalak ahalik eta gehien atzeratu eta lausotzeko. “Zahartzea ez da arazo bat, aukera sozial eta komunitario bat baizik”, ondorioztatu du Mendiak. Eredu berri horretan, herritar bakoitzak bere lekua izatea da helburua, elkar zaintzaren kultura indartzeko helburu partekatuarekin. 

Gizarte Politika
ZHL / 2025.11.18

Profesionalen kontraste-taldea eratzea

Tokiko Zainketa Ekosistemak

Gizarte Politika
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
ZHL / 2025.11.06

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Gizarte Politika
ZHL / 2025.05.23

Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik

QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.

Udako Ikastaroa Uzt. 09 - 09. Uzt, 2025
ZHL / 2025.05.22

Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza

Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.

Zaintza Herri Lab
ZHL / 2025.03.28

CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik

Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.

Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Artikulu honetan, Zaintza HerriLab estrategiaren inguruan egindako azken aurrerapenei, garapen teknologikoari eta ikaskuntzei buruz 2024ko apirilaren 25ean GUNEA gunean egindako jardunaldiaren emaitzak aurkezten dira.
ZHL / 2024.05.09

ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia

Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.

Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.
ZHL / 2023.09.12

Zainketarako eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi informatibo bat antolatu du tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko laguntzei eta Zaintza HerriLab estrategiaren aurrerapenari buruz

Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.

Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.
ZHL / 2023.09.05

Laguntza Ekonomikoen eta Esperientzien Aurkezpena: Tokiko Ekosistemak Bultzatzen

Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.
ZHL / 2023.05.26

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zaintzako 14 ekosistema lokal babestu ditu 1,9 milioi eurorekin

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.

Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
ZHL / 2023.02.17

Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko

Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.

2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.
ZHL / 2023.02.07

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak

2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.
ZHL / 2023.01.31

Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.

Se realiza con éxito el segundo Taller Design Thinking en acercamiento al caso complejo de Pasaia HerriLab
ZHL / 2022.05.25

Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da

Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin
ZHL / 2022.05.20

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin

Plataforma Federatuak komunikazio-bide segurua, pribatua eta legala eman nahi die Pasaia HerriLabeko zainketa-ekosistemako agenteei, eta haien arteko komunikazioa erraztu, zainketen prestazioa hobetzeko. Bilera-sorta berri honen helburua da irailean hasiko den proiektuaren bigarren fasean prototipatuko diren elkarrekintzak lehenestea eta baliozkatzea.

Zaintza Herri Lab zer den eta zerk suposatzen duen
ZHL / 2022.05.09

Zaintza HerriLab zer den eta zerk suposatzen duen

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategia, zaintzako tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatzen dute Pasaiako esperientzian, joan den martxoaren 23an egindako topaketan.

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak
ZHL / 2021.11.11

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak

Gizarte Politiketako Sailak laguntzak emango dizkie udalei eta hirugarren sektoreari zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazio Proiektuei, 700.000 €-ko zenbatekoarekin 2021. eta 2022. urteetarako.

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.