Musakola Gizarte Lab Arrasaten programak, zerbitzuak eta proiektu esperimentalak integratzeko gobernantza kolaboratiboko programa bat da, Aita Menni Ospitalea buru duena, Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin eta Gislan Geographic Applications S.Coop enpresarekin lankidetzan.
Musakola Gizarte Labek Gizarte Zerbitzuen Mapa bat ikusteko aukera ematen du, lehendik dauden programak eta zerbitzuak biltzen dituena. GISLAN ingeniaritzak sortutako kudeaketa-tresna, TEKNOADINEKO izenekoa, integratuz, AITA MENNI eguneko zentro berritzaile baten laguntzarekin (MUSAKOLA ZENTROA, 365 egun/urtean irekia), tartean dauden eragileei xede-biztanleriari ematen zaizkien zerbitzuak optimizatzeko aukera ematen diena.
Helburuak
1. Helburua
2. Helburua
3. Helburua
4. Helburua
5. Helburua
6. Helburua
7. Helburua
8. Helburua
1. Helburua
Lehendik dauden esperientzietatik ikastea eta programak aurrera egin ahala definituko diren premia espezifikoetara egokitzea: dauden metodologiak eta programari balioa emango dioten aldez aurreko esperientziak hautatzea.
2. Helburua
Lehendik dauden esperientzietatik ikastea eta programak aurrera egin ahala definituko diren premia espezifikoetara egokitzea: dauden metodologiak eta programari balioa emango dioten aldez aurreko esperientziak hautatzea.
3. Helburua
Arrasateko udalerrian dauden zerbitzuen Mapa eta onuradunak definitzea.
4. Helburua
Erabiltzaileen beharrei balioa emango dieten programak eta proiektuak hautatzea eta integratzea, aplikazio errazak eta kontrastatuak lehenetsiz.
5. Helburua
GISLANen TEKNOADINEKO plataforma egokitzea, dagoen informazioa biltzeko eta erabiltzaile bakoitzaren kasuaren kudeaketa ahalbidetzeko.
6. Helburua
Mendeko pertsonak monitorizatzeko sistema integratzea, Wattio enpresaren Zaintek IoT programaren bidez.
7. Helburua
Musakola Zentroa erabiltzea erabiltzaileei laguntza-zerbitzuak eskaintzeko, arreta pertsonalizatua Sendian eta Etxetek programekin integratuz, besteak beste, erabiltzaileengana eta familiengana hurbilduz.
8. Helburua
Emandako zerbitzuen jasangarritasun-kostua zehaztea, mendekotasun-mailaren, gizarte-programen kopuruaren eta erabiltzaileen arabera.
Jarduera ildoak
0. fasea
Koordinazioa eta kudeaketa
1. Fasea
Arrasateko Gizarte Zerbitzuen Mapa identifikatzea
2. Fasea
Metodologia ekarriko duten programak eta proiektuak hautatzea
3. Fasea
Kudeaketa-tresnaren garapena (Teknoadineko)
4. Fasea
Eredua ezartzea
5. Fasea
Esku-hartze soziala
6. Fasea
Tresnaren eraginkortasuna
Parte hartzaileak
Talde eragilea
Talde Soziosanitarioa
Parte hartzaileak
Talde eragilea