Arreta eta Zainketa Ibilbideen Diseinuko Tailerrak
Pasaia HerriLab (PHL) Estrategiaren jarduera nagusietako bat da ahalik eta zehatzen definitzea Pasaiako udalerrian adinekoek jasotzen dituzten arreta- eta zaintza-profilak eta -ibilbideak, zerbitzu soziosanitarioak eta lehen eta bigarren mailako arretako zerbitzuak doitze aldera.
Bere garaian, pandemia bete-betean zegoela, bi tailer egin genituen Pasaiako ekosisteman ezarri beharreko profila, ibilbidea eta balizko berrikuntzak modu orokorrean zehazteko, etxean arreta eta zaintza behar duten adinekoentzako zerbitzu soziosanitarioak eta lehen eta bigarren mailako arretaren koordinazioa hobetzeko.
Oraingo honetan, aurrez aurre, bi tailer berri antolatu dira (bi saiokoak bakoitza), nagusiki kasu konplexuetan ardaztuta (poli-gaixotasunak dituzten adinekoak, horietako asko kronikoak eta ahultasun sozialeko egoeran daudenak).
Lehen tailerra urriaren 21ean eta 22an egin da, eta bigarrena urriaren 25ean eta 26an, biak Gipuzkoako Foru Aldundiak Miramonen dituen instalazioetan. Tailerretan Pasaiako HerriLab ekosistemako 20 lagunek parte hartu dute.
Tailer hauek dagoeneko hasita dagoen bide baten jarraipena izan dira. Oraingoan, paziente konplexua eta hari lotutako zerbitzuak aukeratu dira, ekosisteman lantzen ari diren ideia guztiak jasotzeko eta zehazteko jokaleku gisa. Tailer horien helburu nagusia izan da paziente konplexuari lotutako zerbitzu batzuen «journey» -a identifikatzea eta osatzea, Pasaian eskuragarri dauden proiektu esperimentalak eta zerbitzuak barne. Lantegi horiek hasitako bidearen beste etapa bat direla jakinda, honako helburu zehatz hauek planteatu dira tailerretarako:
- Workshopetan landu nahi diren paziente konplexuen profilak sakonago definitzea. Haien larruan jarri eta haiekin hobeto enpatizatu.
- Enpatia horretatik abiatuta, gaur egun dituzten beharrak hobeto ezagutzea, non hobetu dezakegun ikusteko.
- Haien beharrak ikusita, haien beharrei erantzun hobea edo zabalagoa eman diezaieketen zerbitzu berriak identifika ditzakegu.
- Zerbitzu berriak asmatu ondoren, lehendik daudenekin batera, profil bakoitzeko ibilbide bat sortzea.
Parte-hartzaileen parte-hartzea oso ona izan da eta tailerrek arrakasta handia izan dute. Ezarritako helburuak oso ondo bete dira. Gaur egun, emaitzen azterketa zehatza egiten ari dira, eta emaitzak laster argitaratuko dira orri honetan bertan, ondorioen txosten batean. Tailerrek, gainera, dokumentazio grafiko ugari sortu dute (argazkiak eta diagramak barne).
Nabarmentzekoa da, halaber, Ibermaticako Design Thinking taldeak dinamizatu dituela tailerrak, eta eskerrak eman nahi dizkiegu haien inplikazio eta profesionaltasunagatik.
Azkenik, hurrengo urrats gisa, on-line kontsulta bat egitea aurreikusten da, Pasaia HerriLab proiektuko eragile bakoitzak gainerakoekin parteka dezakeen informazioa zehazteko, bai eta 2022ko urtarrilerako aurreikusitako tailer berriak prestatzea ere, adineko hauskorrari lotutako ibilbideak lantzeko.
Pasaia HerriLab-ek Datuak Partekatzeko Gune Federatuaren diseinuari ekin dio
Gune Federatuak ekosistemako eragileen artean datuak modu eraginkorrean partekatzeko eta balio erantsi handiko zerbitzu berritzaileak garatzeko aukera emango du.