Udalerria Hariak ekimenari atxikita dago, eta ekimen horren barruko proiektu batean parte hartzen du.
Proiektuaren izena: Oihartzuna
Proiektuaren deskribapena: Oihartzuna – El eco proiektu esperimentala Giza Eskubideak Eszenara – Derechos Humanos a Escena lan-ildoan txertatzen da (zortzi ikuskizun, bi dokumental eta erakusketa-lagin ugari 2016tik hona). Lan horren metodologia bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin zuzenean lan egitean oinarritzen da, bai eta elkarlaneko kultura-sorkuntza eta hura jendaurrean erakustea ere, aintzat hartu gabeko gizarte-premiak eraldatzeko eta asetzeko tresna gisa.
Bere proposamenak komunitate-eremuko bizikidetza-espazioak sortzea eta giza eskubideen alderdiei buruz eta, kasu honetan, gaur egungo bakardadearen arazoari buruz hausnartzeko eta sentsibilizatzeko prozesuak bilatzen ditu.