ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia

2024ko apirilaren 25ean, "Zaintza Herri Lab: Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntzak" jardunaldia egin zen GFAren Gunean, parte-hartze handiarekin. Zehazki, lurraldean aktibo dauden 13 ekosistemetatik 11k parte hartu zuten jardunaldian. Bileraren helburua GFAk Zaintza HerriLaben estrategian egindako azken aurrerapenak partekatzea izan zen, eta abian den eskalatze-estrategia aurkeztea, zaintzarako tokiko ekosistemen garapena lurraldeko udalerri guztietan zabaltzea ahalbidetuko duena.
Jarraian, jardunaldiaren egitaraua aurkezten da.
EGITARAUA 9:30h - 11:00h
9:30 – 9:35 Aurkezpena
9.35 – 9:55 Zaintza Herri Lab Estrategiaren eboluzioa
9:55 – 10.15 Aurrerapenak. Tokiko 13 zaintza-ekosistemen monitorizazioaren emaitzak
• Zainketako tokiko ekosistemak monitorizatzeko metodologia
• Tokiko zaintza-ekosistemen monitorizazioaren emaitzak (2023)
10:15-10: 45 Teknologiak. ZHL zerbitzu-paketea
• ZHLDatuGunea zerbitzuaren deskribapena (Datuen Elkarreragingarritasun Plataforma)
• GizaNETen integratutako zerbitzua
• Atxikitzeko protokoloa/hitzarmena: atxikitzeko protokoloaren deskribapena
10:45-11: 00 Ikaskuntza. Zaintza Herri Lab ikaskuntza- eta transferentzia-sarearen programa
• Zaintza HerriLab ikaskuntza- eta transferentzia-sarearen helburuak
• Jarduera-programa
11:00 Itxiera eta kafea
Azkenik, jardunaldiaren amaieran bertaratu zirenengandik jasotako balorazioak oso positiboak izan zen, eta horrek bultzada berri bat eman dio GFAri estrategia lurralde osora zabaltzeko. Hau guztia dela eta, laster hurrengo urratsen berri izango duzue.
Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik
QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.
Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza
Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.
CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik
Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia, "Gaur egungo zainketa estrategiei buruzko 1. Topaketan", Espainiako Geriatria eta Gereontologia Elkarteak eta Geriatria eta Gereontologiako Euskal Elkarteak (Zahartzaroa) antolatua.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia