Elgoibarren arreta eta zaintza ekosistema lokal eta berritzaile bat eraikitzeko helburuarekin, Bizitzen fundazioak, Zabaltzen-Sartu elkarteak eta Elgoibarko Udalak sustatutako proiektua da HerriLab.
Zaintzalab prozesu bat da, eta haren bidez aztertu eta ebaluatzen dira Gipuzkoan, Euskadin eta Espainiako lurraldean gauzatzen diren tokiko arreta eta zaintza errealitateak eta ekosistemak. Ekintza horien bidez, funtsezko elementuak identifikatu nahi dira, tokiko proposamen batean txertatzeko, zeina berritzailea, parte hartzailea eta Elgoibarko pertsonen premiekin bat datorrena izango den.
Jarduera horiek udalerriko kolektibo espezifikoei zuzenduta daude bereziki, hala nola hauskortasun aurreko egoeran dauden pertsonei, pertsona ahul edo zaurgarriei, mendekotasun edo desgaitasun maila desberdinak dituzten pertsonei eta nahi ez den bakardade egoeran dauden pertsonei.
Proiektuak argi eta garbi mugatutako hiru fase ditu, baita zenbait helburu espezifiko ere. Helburuak lortzeko erabiltzen den metodologia Ikerkuntza Ekintza Parte-hartzailea (IEP) da. Horren helburua da komunitatea aldaketa eragile nagusi bihurtzea, bere errealitatea eraldatzeko.
Helburuak
Helburu nagusia
Zainketen arloko egiturazko eraldaketa prozesu bat bultzatzea epe ertain-laburrean
Zainketetan berrikuntza sustatzea, osasun eta zaintza krisiaren ondoren
Gizarte zerbitzuen esparruan berrikuntza sustatzea
Zaintza sistema jasangarriagoa sustatzea, ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta lurraldearen ikuspegitik
Sareko lana sortzea zaintzaren arloan herritarren, erakundeen, hirugarren sektorearen, merkatuaren edo sektore pribatuaren eta familien artean.
"Social care" eta interdependentzia sustatzea.
Komunitateko kide diren pertsonen parte hartzea sustatzea, haien arazoei irtenbideak bilatzerakoan, eta pertsona horiek beren bizitzako alderdi garrantzitsuen gainean duten kontrol maila handitzea.
Helburu nagusia
Helburu nagusia da jardunbide egokien esperientzia pilotu bat sortzea, iraupen luzeko zainketei dagokienez, Elgoibarko udalerrian, Gipuzkoako beste udalerri batzuetan aplikatu beharreko ondorioak, inplikazioak eta ikaskuntzak ateratzeko.
Zainketen arloko egiturazko eraldaketa prozesu bat bultzatzea epe ertain-laburrean
Elgoibarren zainketen arloan egiturazko eraldaketa bultzatzeko, gizarte zerbitzuekin eta zainketekin lotutako esperientzia berritzaileak bildu behar dira, ondoren diagnostiko egokiak egiteko eta ekintza plan bat taxutzeko.
Zainketetan berrikuntza sustatzea, osasun eta zaintza krisiaren ondoren
Bi urte baino gehiago iraun dituen osasun krisiaren ostean, inoiz baino beharrezkoagoa da pertsonen zaintza indartzea, metodo eta ekintza zehatzetan berrikuntza sustatuz.
Gizarte zerbitzuen esparruan berrikuntza sustatzea
Gizarte zerbitzuen arloan zenbait kasu berritzaile behatuz eta ekintza plan egoki bat garatuz, gizarte esparruan berrikuntza sustatzea lortzen da.
Zaintza sistema jasangarriagoa sustatzea, ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta lurraldearen ikuspegitik
Zainketen arloko esperientzia berritzaileak bilduz eta hobetzeko ideiak eta proposamenak identifikatuz, zaintza sistema jasangarriago bat sortzeko lan egiten da, aipatutako ikuspuntu horietatik.
Sareko lana sortzea zaintzaren arloan herritarren, erakundeen, hirugarren sektorearen, merkatuaren edo sektore pribatuaren eta familien artean.
Funtsean, zainketen tokiko ekosistema integral bat eraiki nahi da, Elgoibarko gizarteko kide guztiek osatuko dutena.
"Social care" eta interdependentzia sustatzea.
Zaintza soziala eta interdependentzia sustatzeko, kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzak egiten dira herritarrei eta, oro har, komunitateari zuzenduta.
Komunitateko kide diren pertsonen parte hartzea sustatzea, haien arazoei irtenbideak bilatzerakoan, eta pertsona horiek beren bizitzako alderdi garrantzitsuen gainean duten kontrol maila handitzea.
Zaintza soziala eta interdependentzia sustatzeko, kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzak egiten dira herritarrei eta, oro har, komunitateari zuzenduta.
Jarduera ildoak
1. fasea / 2021eko abendua - 2021eko ekaina
Gipuzkoan zainketen eta funtsezko beste errealitate batzuen arloko tokiko esperientzia berritzaileen jardunbide egokien gida egitea
1. ildoa / Elgoibarren zainketen arloan talde gidari bat sortzea, proiektuaren buru izan dadin.
2. ildoa / Zaintzaren arloko esperientzia berritzaileak identifikatzea eta biltzea.
3. ildoa / Zaintzaren arloko jardunbide egoki berritzaileen gida egitea.
2. fasea / 2022ko iraila - 2023ko apirila
Elgoibarko zainketei buruzko diagnostiko parte hartzailea egitea
1. ildoa / Proiektuaren buru izango den Elgoibarko zainketen arloko talde gidariarekin jarraitzea.
2. ildoa / Elgoibarren zainketen arloan bizi den egoeraren "argazkia" egitea.
3. ildoa / Elgoibarren kalitatezko zaintza integralen arloan dauden beharrak eta arazoak identifikatzea.
4. ildoa / Informazioa sistematizatzea eta diagnostiko bat egitea.
5. ildoa / Elgoibarko zaintzaren diagnostikoa udal mailan zabaltzea eta partekatzea.
3. fasea / 2023ko maiatza – 2023ko azaroa
Elgoibarko zainketen ereduaren jarduera plan bat egitea
1. ildoa / Elgoibarren zaintzaren arloko hobekuntza ideiak eta proposamenak identifikatzea eta biltzea, eta ekintza plan batera eramatea (dagozkien ardatzekin, neurriekin eta gauzatze denborekin).
2. ildoa / Pilotu eta kontrol taldea hautatzea
3. ildoa / Elgoibarko kalitatezko zainketa eredu integralaren jarduera plana sistematizatzea.
4. ildoa / Zainketa ereduaren jarduera plan hori zabaltzea.
Parte hartzaileak
Talde eragilea
Talde soziosanitarioa
Gizarte taldea
Parte hartzaileak
Talde eragilea
Elgoibarko HerriLab estrategia talde eragile batek koordinatzen du, eta talde horrek elkarlanean parte hartu du gauzatze lerro eta faseetan. Talde eragilea erakunde hauek osatzen dute:
Parte hartzaileak
Talde soziosanitarioa
Talde horren helburua da koordinazio instituzionala eta adinekoen etxeko laguntza zerbitzua hobetzea. Hauek osatzen dute:
Parte hartzaileak
Gizarte taldea
Talde hau gizarte gobernantzara zuzenduta dago, eta gizarte eragileen inplikazioa bilatzen du. Hauek osatzen dute:

Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Udalerriko beste eragile batzuk (senideak, boluntarioak, etab.)