Errenteria HerriLab esku hartzeko proiektu bat da, eta, Errenteriako Udalaren konpromiso sozialetik abiatuta, adinekoen ahalduntzea lortzea du helburu; horretarako, udalerrian nahi gabeko bakardadeari aurre eginez eta egoera horretan dauden pertsonen bizi gogobetetzeari eutsiz.
Plan hau 2020an pandemia hasi zenetik hauteman zen arazo bati erantzuteko sortu da. Errenteriako udal zainketa sareak egindako lanari esker, bakardade egoeran sentitzen diren pertsonen kasuak aurkitu ahal izan ziren.
Proiektuak 20 kasu aktibatu ditu 2022. urte osoan. Horrek esan nahi du urte osoan zehar baja eta sarrera berriak egon daitezkeela esku hartze programan, betiere gehienez 20 kasu aktibo mantenduz.
Horrela, problematikari modu integralean heldu nahi zaio, hau da, banaka, familian, taldean eta komunitatean, arreta eta zaintzarako tokiko ekosistema bat sortuz. Beraz, adinekoei zuzendutako zerbitzuez gain, komunitatea kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko lana egiten da. Azken batean, zerbitzuak ardatz dituen eredu batetik pertsonak ardatz dituen eredu batera igaro nahi da.
Helburuak
Helburu nagusia
Kasuak banan-banan ezagutzea
Jokabide aldaketa sustatzea
Espazio sozialetan parte hartzea sustatzea
Informatzea eta sentsibilizatzea
Baliabide komunitarioak identifikatzea
Koordinazio komunitarioko sistema indartzea
Helburu nagusia
Helburu nagusia da jardunbide egokien esperientzia pilotu bat sortzea, iraupen luzeko zainketei dagokienez, Elgoibarko udalerrian, Gipuzkoako beste udalerri batzuetan aplikatu beharreko ondorioak, inplikazioak eta ikaskuntzak ateratzeko.
Kasuak banan-banan ezagutzea
Pertsona bakoitzaren ondoezaren ezaugarriak eta bakoitzak duen gizarte laguntzako sistema ezagutzea.
Jokabide aldaketa sustatzea
Jokabide eta jarrera aldaketa sustatzea, gizarteratzera eta gizarte konexiora bideratua.
Espazio sozialetan parte hartzea sustatzea
Pertsonak lagunduz, bakoitzak gizarteratzeko baliabideetan eta espazioetan parte har dezan sustatzea.
Informatzea eta sentsibilizatzea
Komunitatea zaintzaren kulturaz informatzea eta sentsibilizatzea, sentsibilizazio kanpainen bidez.
Baliabide komunitarioak identifikatzea
Dauden baliabide komunitarioak identifikatzea, formalak zein informalak.
Koordinazio komunitarioko sistema indartzea
Koordinazio komunitarioko sistema indartzea, mahai instituzionalean parte hartuz eta lagunduz.
Jarduera ildoak
1. fasea / 2022ko urtarriletik martxora
Diagnostikoak egitea
1.ildoa / Diagnostiko bereiziak egitea, pertsonen egoera eta gizarte laguntzako sistema ebaluatuz.
2. ildoa / Harremanetan jartzea pertsonek dituzten laguntza sare formalekin eta informalekin.
3. ildoa / Hirugarren Adinekoen mahai instituzionalaren dinamizazioari eta lidergoari ekitea.
2. fasea / 2022ko apiriletik maiatzera
Esku hartzeko planak diseinatzea
1. ildoa / Nahi gabeko bakardade egoeran dauden adinekoei zuzendutako esku hartze plan pertsonalizatua diseinatzea.
2. ildoa / Herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak garatzea, konpromiso eta aktibazio pertsonaletik zaintzaren kultura sustatuz.
3. ildoa / Hirugarren Adinekoen mahai instituzionalaren dinamizazioarekin eta lidergoarekin jarraitzea.
3.fasea / 2022ko ekainetik abendura
Zerbitzuen ekosistemaren garapena
1. ildoa / Aurrez planifikatutako programa garatzea.
2. ildoa / Biztanleria osoaren sentsibilizazio kanpainak amaitzea, ekainean.
3. ildoa / Hirugarren Adinekoen mahai instituzionalaren buru izaten jarraitzea.
Parte hartzaileak
Talde eragilea
Talde soziosanitarioa
Gizarte taldea
Parte hartzaileak
Talde eragilea
Parte hartzaileak
Talde soziosanitarioa
Talde horren helburua da koordinazio instituzionala eta adinekoen etxeko laguntza zerbitzua hobetzea. Hauek osatzen dute:
Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Politiketako Departamentua (GFA)
Osakidetza
Parte hartzaileak
Gizarte taldea
Talde hau gizarte gobernantzara zuzenduta dago, eta gizarte eragileen inplikazioa bilatzen du. Hauek osatzen dute:
Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Udalerriko beste eragile batzuk (senideak, boluntarioak, etab.)