ESN-ren Tokiko Zaintza Ekosistemen aitorpena

Tokiko Zaintza Ekosistemak adinekoen zaintza komunitarioaren arloko erreferentziazko praktika on gisa aitortu ditu ESNk.

Tokiko Zaintza Ekosistemak Gizarte Zerbitzuen Europako Konferentzian aurkeztu ondoren, European Social Networkek (ESN) interes bereziko jardunbidetzat hartu zuen ekimena, eta komunitate-zaintzako ereduak garatzen laguntzeko duen ahalmena aitortu zuen, baita Europako esparruan hedatzen lagundu ere.

Aitorpen horren ondorioz, proiektua ESNren praktika onen bildumaren parte da, eta bere web orri ofizialean argitaratuta dago. Bertan, TZE-en ikuspegia, printzipioak eta ezaugarri nagusiak laburbiltzen dira.

ESN_Abu-26

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.