Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zaintzako 14 ekosistema lokal babestu ditu 1,9 milioi eurorekin
Ekosistemen helburua da gizarte-, osasun- eta komunitate-zerbitzuak konektatzea, pertsona ahulei eta mendekoei laguntza emateko, lankidetzatik, koordinazio soziosanitariotik eta lidergo publikotik abiatuta. Horrela, pertsona batek arreta integrala jasoko du etxean, agente guztiekin koordinatuta lan eginez bere ongizatea bermatzeko.
Akordioa sinatu dute Nerea Melgosa sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak.
Euskadi eta Gipuzkoa beren arreta- eta zainketa-eredua aldatzen ari dira. Ekosistema horien garapena “ausardia handiko jauzia” da, pertsona guztientzako kalitatezko zainketak bermatzeko, pertsonalizaziotik, parte-hartzetik eta berrikuntzatik abiatuta.
Esperientzia horien bidez, gizarte-, osasun- eta komunitate-zerbitzuak ekosistema bakar batean lotzen eta integratzen dira, adinekoen arteko hauskortasuna prebenitu eta detektatzeko eta mendekotasun-egoerak atzeratzeko. Hala azaldu du diputatu nagusiak, eta gaineratu du foru erakundeak egiten duen apustua isla dela Zaintza HerriLab estrategian, Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan sortu eta Adinberrirekin lankidetzan garatu baita.
Gainera, jarduera horien garapena Eusko Jaurlaritzaren programako zainketen arloko trantsizio-politikan kokatzen da. Zehazki, EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoan, Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategian eta Familia Zaintzaileei Laguntzeko Estrategia Soziosanitarioan jasotzen dira; biak euskal administrazio publikoek onartu dituzte Arreta Soziosanitarioko Kontseiluan.
“Eusko Jaurlaritzak ekosistemaren mentalitatea bultzatzeko ardura du. Ospitale bakoitzak, mendekotasunaren arretarako zentro bakoitzak, erkidegoko erakunde bakoitzak eta zerbitzu publiko bakoitzak besteekin lotuta eta erlazionatuta egon behar du, onura kolektiborako informazioa eta baliabideak partekatuz”, adierazi du Melgosak.
Gaur egun, 14 ekosistema daude martxan Zaintza HerriLab-en babespean, eta helburua da gero eta udalerri gehiagok bat egitea estrategia horrekin.
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenak bultzada berria ekarriko du apustua gauzatzeko. Horregatik, ebaluazioak eta eskalatzeak garrantzi berezia izango dute jakintza erauzteko eta sistematizatzeko orduan, eta estrategia hori Gipuzkoako eta Euskadiko gero eta puntu gehiagotara zabaltzeko orduan. Ekosistemak garatzen ari dira dagoeneko Donostian, Errenterian, Arrasaten, Hernanin, Pasaian, Azpeitian, Elgoibarren, Oiartzunen, Aretxabaletan, Urretxun, Usurbilen, Zestoan, Legorretan eta Lizartzan.
Pasaia aitzindaria
Ekosistema horiek zainketen jarraitutasunaren inguruan egituratzen dira, bai etxean bai egoitzetan, pertsona bakoitzaren behar eta lehentasunetatik abiatuta. Azken helburua da bizi kalitatea hobetzea eta mendekotasun eta ahultasun egoeran dauden pertsonei iraupen luzeko zainketak erraztea. Tokikotik, gizarte- eta osasun-zerbitzuak lotzen dira, eta zerbitzu berriak eta berritzaileak sortzeko laguntza ematen da, komunitatearen eta familien parte-hartze aktiboarekin.
Sailburuak gogorarazi duenez, “zainketen ekosistema ez da soilik gizarte-, osasun- eta komunitate-zerbitzuen sarea; konpromiso hori muga tradizionaletatik haratago doa, eta gehien behar duten pertsonei modu kolektiboan eta koordinatuan erantzuteko aukera ematen digu”.
Esperientzia bakoitza bakarra den arren, tokian tokiko berezitasunagatik, apustua duela hiru urte hasi zen Pasaian, eta etorkizuneko zainketen garapen “aitzindari” bihurtu da, Markel Olano, Diputatu Nagusiak adierazi duenez. Udaletako, Foru Aldundietako eta autonomietako gizarte-zerbitzuen eta osasun- eta komunitate-zerbitzuen integrazioari esker, ekosistema berritzaile bat garatu da Gipuzkoan. Ekosistema horren bidez, pertsona bakoitzak bere etxean behar dituen zainketak jasotzen ditu, “modu guztiz integral eta pertsonalizatuan”.
Ekimen honen bidez, adinekoen eta haien familien eguneroko bizitza erraztu nahi da. Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zaintzako tokiko 14 ekosistemei emandako babesa aurrerapen nabarmena da pertsona hauskor eta mendekoei emandako arreta integralean. 1,9 milioi euroko inbertsioarekin, gizarte, osasun eta komunitate zerbitzuen arteko lankidetza indartuko da, mendekotasun egoeran daudenen bizi kalitatea hobetuz. Konpromiso horrek agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak kalitatezko zainketak bermatzeko duen erabakia, eta mugarri bat ezartzen du eskualdeko arreta-ereduaren eraldaketan. Estrategia berritzaile bat bultzatzen da, udalerri gehiagotara hedatu nahi duena, banakako premietara egokitutako zaintza pertsonalizatuak sustatuz. Aurrerapen horiek ekosistema-pentsamolde baten eta onura kolektiborako erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia indartzen dute, guztiek etxean behar dituzten zaintzak jaso ahal izango dituzten etorkizunerako oinarriak ezarriz.
Aretxabaleta: zaintza ekosistema eraikitzen
Udalaren eredua hiru ardatzetan oinarritzen da: komunitate-sarea osatzea, eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeak klabe prebentiboan ere indartzea eta zaintzaileak zaintzea
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik
QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.
Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza
Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.
CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik
Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia, "Gaur egungo zainketa estrategiei buruzko 1. Topaketan", Espainiako Geriatria eta Gereontologia Elkarteak eta Geriatria eta Gereontologiako Euskal Elkarteak (Zahartzaroa) antolatua.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia
Zaintza Datu Gunea (ZDG) jardunaldi teknikoa, udal datu eta esperientzien plataforma federatua.
Zaintza Herri Lab
Zaintza HerriLab (Tokiko Zaintza Ekosistemak) Ikaskuntza eta Transferentzia Sarearen bigarren topaketa.
Tokiko zaintza-ekosistemak: monitorizazioa eta teknologia
ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia
Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.
Zainketarako eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi informatibo bat antolatu du tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko laguntzei eta Zaintza HerriLab estrategiaren aurrerapenari buruz
Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.
Laguntza Ekonomikoen eta Esperientzien Aurkezpena: Tokiko Ekosistemak Bultzatzen
Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.
Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak
2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.
Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.
Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.
Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da
Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.
Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin
Plataforma Federatuak komunikazio-bide segurua, pribatua eta legala eman nahi die Pasaia HerriLabeko zainketa-ekosistemako agenteei, eta haien arteko komunikazioa erraztu, zainketen prestazioa hobetzeko. Bilera-sorta berri honen helburua da irailean hasiko den proiektuaren bigarren fasean prototipatuko diren elkarrekintzak lehenestea eta baliozkatzea.
Zaintza HerriLab zer den eta zerk suposatzen duen
Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategia, zaintzako tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatzen dute Pasaiako esperientzian, joan den martxoaren 23an egindako topaketan.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak
Gizarte Politiketako Sailak laguntzak emango dizkie udalei eta hirugarren sektoreari zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazio Proiektuei, 700.000 €-ko zenbatekoarekin 2021. eta 2022. urteetarako.