Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak

Joan den azaroaren 11n, Gizarte Politiketako Departamentuak sustatutako ikerketa, berrikuntza eta garapen sozialerako laguntzen bi ildoen onuradunen zerrenda onartu zen GAOn.
Hona hemen bi lerroak:
- 1. lerroa: gizarte-berrikuntzako proiektuak, udal-eskumeneko produktu, zerbitzu, prozesu eta antolaketa-formula berriak garatzeko, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioen zorroan ezarriak, zaintzako tokiko ekosistemen sorrera bultzatze aldera, zaintzako ekosistemak bultzatzeko ZAINTZA HERRI LAB ereduan oinarrituta, non udalerriak baitira zaintzako tokiko politika baten ardatz egituratzailea.
- 2. lerroa: iraupen luzeko arreta eta zaintzako tokiko ekosistemak osatzen dituzten zerbitzuak garatzeko gizarte-esperimentazioko proiektuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioen zorroan ezarritako foru-eskumeneko zerbitzuak eta prestazioak hobetu eta zabalduko dituzten proiektuen garapena eta ezarpena bultzatuz.
Laguntzen banaketa, onuradun motaren arabera, honako hau izan da:
Erakundea | 2021-2022 urteetako diru guztira |
---|---|
Gipuzkoan kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa eta erakundeak. | 93.790 € |
Gipuzkoan kokatutako gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakunde, fundazio edo elkarteak. | 304.681 € |
Gipuzkoan kokatutako gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko kooperatibak. | 61.905 € |
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta mankomunitateak. | 239.624 € |
Garrantzitsua da bost udal hauek aipatzea: Azpeitia, Hernani, Urretxu, Usurbil eta Zestoa, zainketen tokiko ekosistemak definitu, bultzatu eta garatzeko ekimenak abian jartzen hasi direnak. Udal horiek, Pasaiarekin batera, adibidea dira ,argi eta garbi, adinekoei laguntzeko eta haiek zaintzeko sistema, baina ez bakarrik eta hauskortasunetik mendetasunera, aldatzen ari dela erabiltzailearen beharretara egokitzeko, PZAren ikuspegitik (pertsonarengan zuzendutako arreta).
Hirugarren Sektorerako onartutako proiektuei dagokienez, azpimarratzekoak dira zaintzako tokiko ekosistemak indartzeari lotutakoak, hala nola Hauskor eta Etxean Bizi Muinera, BabeSarea-EGz eta Musakola GizarteLab. Zentroetako arretaren kalitatearen ebaluazioarekin lotuta, Hurkoaren HABITUS proiektua dago.
Esku-hartzearen eta esperimentazioaren beste eremu batean gizarte-mentoretzako proiektuak daude, bazterkeria-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, bai eta indarkeria matxistaren biktima diren emakume nerabeei arreta integrala emateko unitatea ere.
Azkenik, Vicomtechek eta ISEAk, hurrenez hurren, bi proiektu aurkeztu dituzte, biak Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarekoak. Lehenengoak etxez etxeko laguntza-zerbitzuak planifikatzeko, emateko eta kudeatzeko sistema adimenduna proposatzen du, kontsumo elektrikoari buruzko datuen monitorizaziotik abiatuta, eta bigarrenak, berriz, erabilera anitzeko belaunaldien arteko espazio irekiak garatzeko ekimen aitzindaria Arrasaten.
Zaintza Datu Gunea (ZDG) jardunaldi teknikoa, udal datu eta esperientzien plataforma federatua.
Zaintza Herri Lab
Zaintza HerriLab (Tokiko Zaintza Ekosistemak) Ikaskuntza eta Transferentzia Sarearen bigarren topaketa.
Tokiko zaintza-ekosistemak: monitorizazioa eta teknologia
ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia
Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.