Zaintzaren arloan sakontzen hasteko, Beterri-buruntza eskualdeko zaintza zerbitzuen beharrak eta mendekotasunaren gaineko erradiografia soziodemografikoa egin zen eta honako ondorioak atera: Hernaniko populazioak zahartze tasa altua du (% 24,4), bakarrik bizi diren pertsona asko daude (horien artean emakumeak dira gehiengoa), eta eskaintzen diren zerbitzuek ez dituzte zaintza intentsiboko behar guztiak asetzen, eta, ondorioz, etxeko langileen kontratazio pribatua altua da.
Hernanin udaletxeak adin nagusikoei bideratutako zerbitzu berri bat jarri nahi du, Zaintza lanak demokratizatzeko ekintza plana osoa egin aurretik, proiektu honen xede den urgentziazko programa bat martxan jartzeko prozesua abiatu nahi da: akonpainamendu sare publiko- komunitarioko programa.
Zaintzen demokratizaziorako herri estrategia hausnartu, eztabaidatu eta definituko duen subjektua sortzea da asmoa, Zaintzen Plataforma Herritarra, zeinak herrian dauden zaintza beharrak, baliabideak eta hutsuneak haintzat hartuz, zaintzen unibertsalizazio eta demokratizazio prozesuan sakonduko duena.
Horrenbestez, azaldu nahi duguna da proiektu honetan finantzea proposatzen den Akonpainamendurako Sare Publiko-Komunitarioa zabalagaoa den prozesu baten baitan kokatuta dagoela, Zaintzen Tokiko Ekosistema eraikitzea helburu duen prozesuaren baitan, zeinak 5 urtetan luzatzen diren aurrekariak dauzkan. Gainera, argitu nahi dugu ere, prozesu hau ez dela finantzatzea proposatzen dugun zerbitzu honekin amaituko, baizik eta, proiekzio mugagabea duen kate baten katebegitzat ulertzen dugula zerbitzu hau. Hau da, Zaintzen Plataforma Herritarraren hauspoa izatea espero dugu, zaintzen inguruko estrategia herritarra artikulatuko duen subjektua, alegia.

Helburuak

Informazio sistema digitala
Babesgabetasun eta arrisku kasuen prebentzioa
Akonpainamendu sare publiko-komunitarioa
Zaintzen Tokiko Ekosistemaren sorkuntza
Inklusio soziolaborala
Profesionalen lan egoera duindu
Diagnostiko kualitatibo eta kuantitatiboa
Zaintza eta mendekotasunarekin lotutako Gizarte zerbitzuen norantza eta politikak orientatzeko Informazio sistema digital bat ezarri nahi da. Komunitate osoa aintzat hartzen duena (unibertsala) eta une oro eguneratzen dena (datu berriak, ebaluazioak eguneratu, alarma sistema…).
Bakarrik bizi diren adinekoen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatzea da, berau sentsibilizatu eta ahalduntzearen bitartez, informazioa bildu eta berau udaleko gizarte zerbitzuen esku jartzeko. Hala, gizartean dauden estruktura formal eta informalen arteko elkarlana baliatuz, adineko pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetuz.
Zaintza komunitarioaren kulturaren oinarriak ezarri Akonpainamendu sare publiko-komunitarioaren bidez.
Zaintzen Tokiko Ekosistema sortzeko baldintza objektibo eta subjektiboak sortu.
Zaintza eta mendekotasuna politika publikoen eta garapen sozioekonomikoaren erdigunean jarri.
Zaintza eta mendekotasunaren esparruan lan egiten duten profesionalen lan egoera erregulatu, balorean jarri eta duindu.
Hernaniko egoera diagnostikatzeko metodologia (diagnostiko kualitatibo eta kuantitatiboa) inplantatu.

Jarduera ildoak

1. FASEA  / 2021.06.02 - 2021.09.15
Akonpainamendu sare publiko-komunitarioaren ko-diseinu fasea
2. FASEA  / 2021.06.15 - 2021.11.15
Akonpainamendu sare publiko-komunitarioko aktiboen identifikazioa, aktibazioa eta TEKNOADINEKO tresnaren egokitzapen teknologikoa.
3. FASEA  / 2021.11.15 - 2025.11.15
Akonpainamendu sozio-komunitarioko programa martxan jarri eta kudeatu

Parte hartzaileak

Talde motorra
Kontraste taldea
1.Faseko lantalde teknikoa
2.Faseko lantalde teknikoa
3.Faseko lantalde teknikoa
 

 
 

Informazio gehiago

2023 HERNANI HERRI LAB-EN LABURPEN-TXOSTENA
PDF /
2024 HERNANI HERRI LAB-EN LABURPEN-TXOSTENA
PDF /

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.