Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentziako Sarearen (IPTS) esparrua eta Tokiko Zaintza Ekosistemetan (TZE) berrikuntza eta ikaskuntza partekatua bultzatzeko duen lana kontuan hartuta, "Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarea (IPTS)" jardunaldia egin da azaroaren 5ean.
IPTS eragileen arteko borondatezko lankidetzarako espazio bat da, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, eta partekatzeko eta transferitzeko modukoak izan daitezkeen ikaskuntza eta ezagutza sortzeko. 2030erako Zaintza Agendaren, Liburu Berdearen eta Tokiko Zaintza Ekosistemen (TZE) monitorizazio-prozesuan oinarritzen eta "elikatzen" da. Bestalde, IPTSek gaitasun berriak indartu edo bultzatu nahi ditu, Gipuzkoako arreta, zaintza eta laguntzako eredua eraldatzeko; erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko.
Jardunaldia aukera bat izan da Tokiko Zaintza Ekosistemetan (TZE) izandako aurrerapenak aurkezteko, udal esperientziak partekatzeko, tresna teknologiko berriak ezagutzeko eta berrikuntzarako laguntzen deialdiari ekiteko, 2025eko emaitzak eta IPTS 2026 Programaren ildo estrategikoak aztertzeko, hausnartzeko eta esperientziak trukatzeko gune batean.
Jardunaldiari buruzko informazioa
- Data: Azaroak 5
- Ordutegia: 9:30 – 13:30
- Kokapena: GUNEA, Gipuzkoa Plaza, z/g, 20004 Donostia, Gipuzkoa
Gai-zerrenda honako hau izan da:
- 9:30 - 9:35 Irekiera (Leire Calvo)
- 9:35 - 10:15 TZEk egonkortzeko proposamenaren aurkezpena: Oinarrien agiriak eta Foru Dekretua (Xanti Moriones)
- 10:15 - 11:00 GIZANET eta Zaintza Datu Gunea (Leire Barjadí+Edu Carrasco IZFE)
- 11:20 - 12:30 Berrikuntzarako laguntzen deialdia
- 12:30 - 12:45 IPTS 2026 programa (Xanti Moriones)
- 12:45 - 13:00 TZE 2025 delakoen monitorizazioa (Xanti Moriones)
- 13:00 Saioaren amaiera (Leire Calvo)
Gipuzkoak Europan aurkeztu du zaintza-ereduaren eraldaketan ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza txertatzeko egiten ari den apustua
Gipuzkoak European Social Services Conference (ESSC) kongresuan parte hartu du. Gizarte politika eta zerbitzuei buruzko Europako foro nagusia da, Maltan egin da eta Europa osoko 900 profesional, erakunde eta elkarte baino gehiago bildu ditu. Maite Peña Zainketen eta Gizarte Politiken diputatuak Zainketen eta Gizarte Politiken 20>30 Agenda aurkeztu du. Agenda horren bidez, Gipuzkoa bere ongizate eta zainketa-ereduaren eraldaketa sakona bultzatzen ari da. Lurralde-estrategia hurrengo hamarkadarako lau eraldaketa-palanka handiren inguruan egituratzen da: gobernantza kolaboratiboa, esperimentazioa, eskalagarritasuna eta ebaluazioa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak zaintza komunitarioen eredua sendotu du, ia 8.000 herritarrei arreta ematen dieten 31 tokiko zaintza ekosistemekin
Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da
Gipuzkoako Foru Aldundiak Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Topaketa ospatuko du
Tokiko Zaintza Ekosistemak
Aretxabaleta: zaintza ekosistema eraikitzen
Udalaren eredua hiru ardatzetan oinarritzen da: komunitate-sarea osatzea, eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeak klabe prebentiboan ere indartzea eta zaintzaileak zaintzea
Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik
QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.
Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza
Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.
CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik
Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia, "Gaur egungo zainketa estrategiei buruzko 1. Topaketan", Espainiako Geriatria eta Gereontologia Elkarteak eta Geriatria eta Gereontologiako Euskal Elkarteak (Zahartzaroa) antolatua.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia
Zaintza Datu Gunea (ZDG) jardunaldi teknikoa, udal datu eta esperientzien plataforma federatua.
Zaintza Herri Lab
Zaintza HerriLab (Tokiko Zaintza Ekosistemak) Ikaskuntza eta Transferentzia Sarearen bigarren topaketa.
Tokiko zaintza-ekosistemak: monitorizazioa eta teknologia
ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia
Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.
Zainketarako eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi informatibo bat antolatu du tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko laguntzei eta Zaintza HerriLab estrategiaren aurrerapenari buruz
Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.
Laguntza Ekonomikoen eta Esperientzien Aurkezpena: Tokiko Ekosistemak Bultzatzen
Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.
Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zaintzako 14 ekosistema lokal babestu ditu 1,9 milioi eurorekin
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.
Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak
2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.
Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.
Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.
Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da
Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.
Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin
Plataforma Federatuak komunikazio-bide segurua, pribatua eta legala eman nahi die Pasaia HerriLabeko zainketa-ekosistemako agenteei, eta haien arteko komunikazioa erraztu, zainketen prestazioa hobetzeko. Bilera-sorta berri honen helburua da irailean hasiko den proiektuaren bigarren fasean prototipatuko diren elkarrekintzak lehenestea eta baliozkatzea.
Zaintza HerriLab zer den eta zerk suposatzen duen
Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategia, zaintzako tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatzen dute Pasaiako esperientzian, joan den martxoaren 23an egindako topaketan.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak
Gizarte Politiketako Sailak laguntzak emango dizkie udalei eta hirugarren sektoreari zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazio Proiektuei, 700.000 €-ko zenbatekoarekin 2021. eta 2022. urteetarako.