Garai batean bizi izandako bat bateko hazkunde demografikoa dela eta, hurrengo hamarkadan adineko pertsonen bakardade egoera are handiagoa izango da. Gainera, adineko pertsonen bakardadea handiagotu egin da euskal gizartean, batez ere COVID-19ak gizartean eragina izan duenetik.
Hau guztia dela eta, bakarrik bizi diren eta laguntza beharrean dauden pertsonen identifikaziorako metodologia proaktiboa behar dela antzeman da. Izan ere, ikuspuntu unibertsaletik heldu behar zaio adineko zaurgarrien identifikazioari.
Proiektu honen helburua, Lizartzako adineko biztanleriaren bakardade egoeraren diagnostiko kuantitatiboa egitea da. Gaur egungo egoera eta 15 urte barru espero dena aztertuko dira.
Diagnostiko hori bakarrik bizi diren adineko pertsonak eta hauen ezaugarriak kuantifikatzearekin batera, bakardadean zaurgarritasuna handitzen duten aldagai zenbaitekin uztartuko da. Hala nola bizikidetza unitatea, zaurgarritasun sozioekonomikoa eta oinarrizko zerbitzuetarako irisgarritasuna.

Helburuak

Lizartzako adineko biztanleriaren bakardade egoeraren diagnostiko kuantitatiboa
Bakardadean zaurgarritasuna handitzen duten zenbait aldagaiekin uztartu lehenengo helburuan lortutako datuak
Gaur egungo egoera eta 15 urte barru espero dena aztertu diagnostiko kuantitatibo horretan. Atal honek izaera longitudinala (azken urteetako bilakaera, gaur egungo egoera eta etorkizuneko prospektiba) zein geoespaziala ditu (herriko eremu desberdinetan).
Lehenengo helburuan lortutako datuak zenbait aldagaiekin uztartu emaitza zehatzagoak lortu ahal izateko.

Jarduera ildoak

1. fasea
Zahartzaroaren dimentsioa neurtzeko oinarrizko datuen azterketa
Kontuan izateko atalak: / biztanleria errolda, etxebizitza katastroa eta eskura jartzen den informazio guztia, hau da, udaleko zerbitzu sozialek eskaini ditzaketenak.
2. fasea
Adineko pertsonen edo bizikidetza-unitateen georreferentziazio zehatza
Analisi espazialerako teknikak erabili informazio gehigarria eskuratzeko. Prozesu honi esker adineko pertsonen edo adinekoek osatzen duten bizikidetza-unitateen informazio zehatza eskuratzeko. /
1. ildoa / Adineko pertsonen edo bizikidetza-unitateen georreferentziazioa.
2. ildoa / Georreferentziazio horri eskura dagoen informazio oro gehitu.

Parte hartzaileak

Talde eragilea
Talde soziosanitarioa
Talde soziala
Lizartzako HerriLab-en estrategia talde eragile batek koordinatzen du, eta guztiek batera hartu dute parte gauzatze-lerro eta -faseetan. Hauek osatzen dute talde eragilea:
Talde honen helburua erakundeen arteko koordinazioa eta adinekoei eskaintzen zaien etxez etxeko arreta-zerbitzua hobetzea da. Honako hauek osatzen dute:
Talde hau gizarte-gobernantzara zuzenduta dago, gizarte-eragileen inplikazioa bilatuz. Honako hauek osatzen dute:

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.