ZHL / 2025.11.18

Profesionalen kontraste-taldea eratzea

Tokiko Zainketa Ekosistemak
Gizarte Politika

Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua (GFA), 20>30 Zainketa eta Gizarte Politiken Agendaren esparruan, Zaintzarako Tokiko Ekosistemak bultzatzeko lurralde-estrategia bultzatzen ari da. Estrategia horren helburua gizarte-zerbitzuen, osasun-zerbitzuen, zerbitzu sozio-sanitarioen, zerbitzu komunitarioen eta beste zerbitzu batzuen koordinazioa sustatzea da, familien eta pertsona kalteberen, ahulen eta mendekoen bizi-kalitatea hobetzeko.

Zaintzarako Tokiko Ekosistemak GFA-ko 2024-2027 Plan Estrategikoaren Trakzio Proiektu bat da.​

Gaur egun, 26 tokiko zaintza-ekosistema bultzatzen ari dira 28 udalerriren artean, eta ekosistema horiek hainbat aurrerapen maila dituzte. Zaintzako tokiko ekosistemen monitorizazio-prozesuaren ondorioz, zaintzako tokiko ekosistemen ikuspegia partekatzeko eta adosteko beharra identifikatu da, lurralde-estrategia hori finkatzea ahalbidetuko duten ibilbide-orria, garapen-faseak eta tresnak ezartzeko. 

5 kontraste batzorde aurre ikusita:​

  1. Kontrasterako Batzorde Instituzional bat eratzea, ekosistemaren garapen-maila desberdina duten 7 udalek osatua: Beasain, Donostia, Hernani, Pasaia, Urretxu, Usurbil eta Zestoa​
  2. Profesionalen kontraste-batzorde teknikoa zainketen sektoreko 30 inguruko profesionalez osatua.​
  3. Deliberazio Taldea, zainketen sektoreko 25 agente anitz osatutako taldea.​
  4. Erabiltzaileeen Taldea (osatzeko)​
  5. Tokiko Zaintza Ekosistemekin lanean dauden udalak

Profesionalen Kontraste-Batzorde Teknikoa zainketen sektoreko 30 bat profesionalez osatua dago. Batzorde honen lehen bilera azaroaren 18an egin zen GUNEAn, Gipuzkoan, goizeko 9:30ean, eta bilera honek bi orduko iraupena izan zuen.

Gizarte Politika
ZHL / 2025.11.19

Aretxabaleta: zaintza ekosistema eraikitzen

Udalaren eredua hiru ardatzetan oinarritzen da: komunitate-sarea osatzea, eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeak klabe prebentiboan ere indartzea eta zaintzaileak zaintzea

Gizarte Politika
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
ZHL / 2025.11.06

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.