Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia, "Gaur egungo zainketa estrategiei buruzko 1. Topaketan", Espainiako Geriatria eta Gereontologia Elkarteak eta Geriatria eta Gereontologiako Euskal Elkarteak (Zahartzaroa) antolatua.
Martxoaren 5ean, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialaren egoitzan, "Gaur egungo zainketa-estrategiei buruzko 1. Topaketa" egin zen, Vallesolek babestua. Bertan, Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuak Gipuzkoan Tokiko Zaintza Ekosistemak Bultzatzeko eta Garatzeko Estrategia aurkeztu zuen, Departamentuaren 2030 Agendako (2030 Agenda) 20. jarduera gisa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027ko Plan Estrategikoaren 1.2.12 ekintza-ildo gisa (Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027ko Plan Estrategikoa).
10 mundutan, ZTEn testuingurua azaldu zen, orain arte lortutako emaitzen monitorizazioa 2023 esta 2024 urteetan jarraipena eginda, Zaintza Datu Gunea datu plataforma federatua, Pasaiako ZTE osatzen duten zerbitzu, eragile eta entitateen arteko datu-trukea ahalbidetzen duen teknologia, Gipuzkako lurralde osora igotzeko prest dagoena, eta Transferentzia eta Ikaskuntza Sarea, Estrategian inplikatutako udal guztien artean prestakuntza eta esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko espazio bat eskaintzeaz arduratzen dena (18).
Pasaiako Gizarte Zerbitzuetako sailak "Pasaia Herri Lab" en esperientzia kontatu zuen 2019an, hasi zenetik gaur egun arte, baita EHUk egindako ebaluarioaren emaitzak eta ZTEk adinekoen bizi-kalitatearen hobekuntzan izan duen eragina ere. Hurkoak, bere aldetik, Gizarte Hauskortasunaren diagnosi sakona eta Pasaiako biztanlerian lortutako emaitzak aurkezten zituen, baita hasieratik "Pasaia Herri Lab" tokiko zaintza-ekosisteman duen esku-hartzea ere.
Aretxabaleta: zaintza ekosistema eraikitzen
Udalaren eredua hiru ardatzetan oinarritzen da: komunitate-sarea osatzea, eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeak klabe prebentiboan ere indartzea eta zaintzaileak zaintzea
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik
QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.
Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza
Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.
CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik
Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.
Zaintza Datu Gunea (ZDG) jardunaldi teknikoa, udal datu eta esperientzien plataforma federatua.
Zaintza Herri Lab
Zaintza HerriLab (Tokiko Zaintza Ekosistemak) Ikaskuntza eta Transferentzia Sarearen bigarren topaketa.
Tokiko zaintza-ekosistemak: monitorizazioa eta teknologia
ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia
Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.
Zainketarako eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi informatibo bat antolatu du tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko laguntzei eta Zaintza HerriLab estrategiaren aurrerapenari buruz
Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.
Laguntza Ekonomikoen eta Esperientzien Aurkezpena: Tokiko Ekosistemak Bultzatzen
Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.
Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zaintzako 14 ekosistema lokal babestu ditu 1,9 milioi eurorekin
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.
Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak
2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.
Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.
Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.
Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da
Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.
Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin
Plataforma Federatuak komunikazio-bide segurua, pribatua eta legala eman nahi die Pasaia HerriLabeko zainketa-ekosistemako agenteei, eta haien arteko komunikazioa erraztu, zainketen prestazioa hobetzeko. Bilera-sorta berri honen helburua da irailean hasiko den proiektuaren bigarren fasean prototipatuko diren elkarrekintzak lehenestea eta baliozkatzea.
Zaintza HerriLab zer den eta zerk suposatzen duen
Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategia, zaintzako tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatzen dute Pasaiako esperientzian, joan den martxoaren 23an egindako topaketan.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak
Gizarte Politiketako Sailak laguntzak emango dizkie udalei eta hirugarren sektoreari zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazio Proiektuei, 700.000 €-ko zenbatekoarekin 2021. eta 2022. urteetarako.