Proiektu honek ikuspegi hau zainketen ikuspegi komunitariotik jarraitzea proposatzen du, Usurbilgo udalerriko hainbat eragile eta pertsona inplikatzeko metodologia parte- hartzaileari jarraiki. Mikro mailan, pertsonak, eta makro mailan, sistemak lantzea planteatzen da, zaintzak analisiaren erdigunean jarriz eta udalerriko jarduerak eta politikak oinarrituko diren gizarte-zaintzaren kultura partekatua sortuz.
Pertsonan Oinarritutako Arreta pertsonaren bizi-kalitatearen eta ongizatearen esparru guztietan hobekuntzak lortzera bideratuta dago, pertsonaren duintasunarekiko eta eskubideekiko, interesekiko eta lehentasunekiko erabateko errespetutik abiatuta eta haren parte-hartze eraginkorrarekin (Rodríguez, 2010). Premisa hori gerta daiteke baldin eta pertsona ulertzeko modua aldatzen eta eraldatzen bada. Aldaketarik esanguratsuena pertsonak beren autonomiatik ulertzea da, beren bizitza zuzentzen eta erabakitzen protagonista izanik, bai eta bizi diren ingurunea eraikitzen ere.
Zaintzak behar dituzten pertsonen eta zaintzaileen bizi-kalitatea bilatzen eta lehenesten duen eredua da. Profesionaltasunetik eta ezagutza teknikotik abiatutako arreta planteatzen du, baina zerbitzuen erabiltzailearen zainketen plangintza erdigunean jarrita. Haien beharretatik abiatuta, baina, batez ere, haien eskubideak bermatuz eta haien lehentasunak eta nahiak errespetatuz arretan eta eguneroko bizitzan.
Azken batean, zaintzaren kultura sustatzeko lan egitea garrantzitsua da, horrek dakarren erantzunkidetasunari erreparatuz, etxeko, laneko eta gizarteko eguneroko bizitzaren berrantolaketari buruz hausnartuz, zaintzea eta zaindua izatea balio sozial, ikusgarri, miresgarri eta etikoa izan dadin.

Helburuak

Usurbilgo zaintza ekosistemaren sorkuntza
Usurbilgo zaintza-ekosistema sortzeko prestakuntza-lana artikulatzea.

Jarduera ildoak

1. FASEA
Abiapuntuko egoeraren diagnostikoa
2.ILDOA / Zaintzan egunerokoan ari direnek dituzten behar berriak identifikatzea eta irtenbide berritzaileak modu sortzailean topatzea
2. FASEA
Zaintza-ekosistema sortzeko oinarriak
1.ILDOA / Usurbilgo zaintza-ekosistema sortzeko zehaztutako ibilbide-orria martxan jartzea.
3.ILDOA / Egungo arreta-eredutik ACP kasu gestioen metodologiara pasatzeko bidea egitea.
4.ILDOA / Udalerrian zaintza ematen, hornitzen ari diren zerbitzuak birformulatzea, identifikatutako erronken aurrean erantzun eraldatzaileak sortu ditzaten.
5.ILDOA / Komunitatea ere pertsona bakoitzaren bizi-proiektua lortzeko eragile garrantzitsua dela txertatzeko oinarriak ezartzea, herrian borondatezko jarduera (eremu honetan ere) hedatuz.
6.ILDOA / Gizarte eragile eta osasun-eragileen arteko harremana zer nolakoa den identifikatu, aztertu eta birdefinitzea, udalerrian koordinazio soziosanitarioa sustatuz.
7.ILDOA / Herritarrak, sentsibilizatu, oro har, elkar zaintzan eragile aktibo izateak duen balioaren inguruan eta horren inguruko beharraz ere.
10.ILDOA / Usurbilgo zaintza-ekosistemaren sortzearen abiapuntua dokumentatzea.
3. FASEA
Usurbilgo zainketa-ekosistemaren pilotajea eta ebaluazioa
8.ILDOA / Eredu berria martxan jartzeko behar direnetan (arloz arlo) trebatzea.
9.ILDOA / Eredu berrian trebatzea.

Parte hartzaileak

Talde eragilea
Oinarrizko gizarte-zerbitzuen taldea
Zainketak ematen /eskaintzen dituzten zerbitzuen taldea
Komunitatearen taldea
Mendekotasuna duten pertsonen eta zaintzaileen taldea
Koordinazioa soziosanitarioko taldea
Talde Estrategikoa
Usurbilgo zaintza ekosistema sortzeko bidean
Oinarrizko gizarte-zerbitzuen birformulazioa, funtsezkoa eraldaketan
Zerbitzuak eta horien eraldaketa
Eragile komunitarioak, zaintzan laguntzeko sare gisa
Protagonisten beharrak eta proposamenak
Koordinazio soziosanitarioa iraupen luzeko zainketetan
Usurbilgo Udaletik hauek izango dira bertako kide: Usurbilgo alkatea, gizarte-zerbitzuetako zinegotzia, parekidetasun eta aniztasun zinegotzia, gizarte-zerbitzuetako arduraduna eta parekidetasun/aniztasun saileko arduraduna, gizarte-langileak. Udal ordezkariez gain, erakunde baten kontratazioa aurreikusten da aholkularitza teknikoa eta proiektu osoan zehar laguntza eskainiko duena.

Informazio gehiago

USURBIL HERRI LAB-EN LABURPEN-TXOSTENA
PDF /

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.