Zainketarako eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi informatibo bat antolatu du tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko laguntzei eta Zaintza HerriLab estrategiaren aurrerapenari buruz

Jardunaldiak bost helburu zituen:
Lehenengoa, sailak gizarte-berrikuntza eta tokiko zainketa-ekosistemak bultzatzeko dituen lau laguntza-lerro berrien oinarriak partekatzea.
Bigarrena, 2023an martxan dauden 13 ekosistemen eta berrikuntza-proiektuen monitorizazioaren emaitzak ezagutaraztea.
Hirugarrena, EHUk Pasaiako tokiko zainketa-ekosistema ebaluatzeko prestatu duen eredu logikoa aurkeztea.
Laugarrenak Zaintza Datu Gunearen Datuen Plataforma Federatuaren aurrerapenak partekatuko ditu, irailetik pilotaje-fasean.
Azkenik, Maite Peña diputatuak Zaintza HerriLab Ikaskuntza eta Transferentzia Sarea aurkeztu du eztabaidarako. Sare hori 2023an jarriko da abian, Zaintza HerriLab Estrategiaren zailtasunei eta erronkei buruz elkarrekin partekatzeko eta ikasteko helburu nagusiarekin.
1 / 4
Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik
QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.
Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza
Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.
CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik
Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia, "Gaur egungo zainketa estrategiei buruzko 1. Topaketan", Espainiako Geriatria eta Gereontologia Elkarteak eta Geriatria eta Gereontologiako Euskal Elkarteak (Zahartzaroa) antolatua.
Tokiko Zaintza Ekosistemak eta Pasaia Herri Lab-en esperientzia