ZHL / 2025.05.22

Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza

Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.
Udako Ikastaroa Uzt. 09 - 09. Uzt, 2025

Data: Uzt. 09 - 09. Uzt, 2025

Kokalekua: Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia. Gipuzkoa

Izen ematea: Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza | UIK

Udako Ikastaroaren Azalpena

 

Aldaketa demografikoa eta biztanleriaren zahartzea direla eta, azken urteotan zaintza beharrei erantzutea aurrekaririk gabeko erronka bilakatu da tokiko, probintziako eta erkidegoetako gobernuentzat. Erronka horri erantzuteko, Zaintza HerriLab estrategiaren markoan, Gipuzkoako Foru Aldundia Zainketen Tokiko Ekosistemak izeneko ekimen publiko-komunitario berritzaileak bultzatzen ari da. Zaintza HerriLab Estrategiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak QIA 2024 (Espainia) saria irabazi du Sektore Publikoko Berrikuntzaren kategorian, eta horrela, Europako Quality Innovation Award sarien aintzatespena jasotzeko hautagaia da.

Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira. Aktibazio komunitarioa bultzatuz, aktibazio horretaz elikatuz eta informazio eta komunikazio teknologien erabilera sustatuz, lurraldean hainbat zerbitzu mota (osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioak) eta askotariko eragileren jarduerak lotzeko ahalegina egiten dute, iraupen luzeko zainketa beharrei modu pertsonalizatuan erantzuteko, hauskortasunaren eta prebentzioaren ikuspegitik. Horrenbestez, komunitateak, lurraldeak eta berrikuntzak iraupen luzeko zainketetan duten eginkizunari buruz hausnartzeko gune pribilegiatua dira.

Uda Ikastaro honetan, Zaintza HerriLab estrategiaren markoan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren baitan garatzen ari diren lurralde, komunitate eta berrikuntza esparruko esperientzia zehatzak erakutsiko dira, Zainketarako Tokiko Ekosistemak bultzatzeko. Tokiko esperientzien aurkezpena, iraupen luzeko zainketen arloan nazioartean ospe handia duten hizlarien gogoetek osatuko dute.

 

Informazio gehiagorako: Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza | UIK

 

TZE Topaketa
ZHL / 2026.04.24

Gipuzkoako Foru Aldundiak zaintza komunitarioen eredua sendotu du, ia 8.000 herritarrei arreta ematen dieten 31 tokiko zaintza ekosistemekin

Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da

TZE Topaketa
Gizarte Politika
ZHL / 2025.11.19

Aretxabaleta: zaintza ekosistema eraikitzen

Udalaren eredua hiru ardatzetan oinarritzen da: komunitate-sarea osatzea, eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeak klabe prebentiboan ere indartzea eta zaintzaileak zaintzea

Gizarte Politika
ZHL / 2025.11.18

Profesionalen kontraste-taldea eratzea

Tokiko Zainketa Ekosistemak

Gizarte Politika
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
ZHL / 2025.11.06

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Gizarte Politika
ZHL / 2025.05.23

Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik

QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.

Zaintza Herri Lab
ZHL / 2025.03.28

CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik

Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.

Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Artikulu honetan, Zaintza HerriLab estrategiaren inguruan egindako azken aurrerapenei, garapen teknologikoari eta ikaskuntzei buruz 2024ko apirilaren 25ean GUNEA gunean egindako jardunaldiaren emaitzak aurkezten dira.
ZHL / 2024.05.09

ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia

Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.

Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.
ZHL / 2023.09.12

Zainketarako eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi informatibo bat antolatu du tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko laguntzei eta Zaintza HerriLab estrategiaren aurrerapenari buruz

Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.

Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.
ZHL / 2023.09.05

Laguntza Ekonomikoen eta Esperientzien Aurkezpena: Tokiko Ekosistemak Bultzatzen

Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.
ZHL / 2023.05.26

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zaintzako 14 ekosistema lokal babestu ditu 1,9 milioi eurorekin

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.

Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
ZHL / 2023.02.17

Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko

Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.

2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.
ZHL / 2023.02.07

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak

2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.
ZHL / 2023.01.31

Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.

Se realiza con éxito el segundo Taller Design Thinking en acercamiento al caso complejo de Pasaia HerriLab
ZHL / 2022.05.25

Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da

Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin
ZHL / 2022.05.20

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin

Plataforma Federatuak komunikazio-bide segurua, pribatua eta legala eman nahi die Pasaia HerriLabeko zainketa-ekosistemako agenteei, eta haien arteko komunikazioa erraztu, zainketen prestazioa hobetzeko. Bilera-sorta berri honen helburua da irailean hasiko den proiektuaren bigarren fasean prototipatuko diren elkarrekintzak lehenestea eta baliozkatzea.

Zaintza Herri Lab zer den eta zerk suposatzen duen
ZHL / 2022.05.09

Zaintza HerriLab zer den eta zerk suposatzen duen

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategia, zaintzako tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatzen dute Pasaiako esperientzian, joan den martxoaren 23an egindako topaketan.

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak
ZHL / 2021.11.11

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak

Gizarte Politiketako Sailak laguntzak emango dizkie udalei eta hirugarren sektoreari zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazio Proiektuei, 700.000 €-ko zenbatekoarekin 2021. eta 2022. urteetarako.

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.