Ondoren datorrena Zestoako udalerriak bere buruari eman nahi dion egitasmo bat da, Izarraitz izenekoa, herriko begiratoki nagusiari omen eginez.
Egitasmo honen helburua Zestoako udalerrian zaurgarritasun egoera bizi duten pertsonak, ikusezinenak batez ere, egoera larriagoetara iritsi aurretik, detekzio goiztiarra egin eta komunitatearen laguntza zein administrazioko baliabideak garaiz bideratzen laguntzea da.
Detekzio goiztiar horretarako gizartean ohikoa den konpromiso komunitarioa baliatu nahi du eta hainbat alderdi formalizatu nahi ditu unibertsala eta eraginkorra izan dadin. Metodologia honek balio izan behar luke udal gizarte zerbitzuek eta herrian adinekoen zaintzarako dagoen ekosistema informazioz hornitzeko eta eraginkortasunez aktibatzeko kasuan kasu behar diren baliabideak.
Egitasmo honek berrikuntza sozialeko eduki indartsuak ditu. Beraz, berrikuntzaren arrakasta zaurgarritasun sozialeko egoerak arintzeko lortu nahi diren eragin sozialei lotuta egongo dira.
Helburuak
Gizarte-isolamenduarekin lotutako babesgabetasun- eta arrisku-kasuen prebentzioa
“Teknoadineko” metodologia ezartzea
“Eskura” egitasmoa abian jartzea
Gizarte-isolamenduarekin lotutako babesgabetasun- eta arrisku-kasuen prebentzioa
Helburua zaurgarritasun egoeran dauden adinekoen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatzea da, berau sentsibilizatu eta ahalduntzearen bitartez, informazioa bildu eta berau udaleko gizarte zerbitzuen esku jartzeko. Hala, gizartean dauden estruktura formal eta informalen arteko elkarlana baliatuz, adineko pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetuz
“Teknoadineko” metodologia ezartzea
"Teknoadineko" metodologia udalerri mailan ezartzea.
Jarduera ildoak
1. ildoa
Egitasmoaren inguruko adostasunak eraiki eta diseinua egitea.
2. ildoa
Informazio sistema eraiki eta udal zerbitzarietan instalatzea.
3. ildoa
Diagnostiko bikoitza (kuantitatibo eta kualitatiboa).
4. ildoa
Aktibazio komunitarioa.
5. ildoa
Ebaluazioa eta jarraipena.
“Eskura” egitasmoa abian jartzea
"Eskura" egitasmoa abian jartzea. Honen azken helburua zaintza kolektibo eredu bat lantzea da, Zestoako herria eredugarri bilakatuko duena.
Jarduera ildoak
1. ildoa
Elkarrizketa erdi-egituratuak.
2. ildoa
Behaketa parte hartzailea eta ez parte hartzailea.
3. ildoa
Emic eta etic ikuspegiak.
4. ildoa
Sentsibilizazio/Trebakuntza saioak.
Jarduera ildoak
2021 - 2023
1. FASEA / 2021.10.06 - 2022.01.05
Adostasunak lantzea
1. ildoa / Lankidetza hitzarmena ezartzea
2. ildoa / Baliabideak eta rolak definitzea
3. ildoa / Kronograma zehaztu
4. ildoa / Datuak lagatzeko hitzarmena
2. FASEA / 2022.01.06 - 2022.04.05
Datu sistema eraiki
1. ildoa / Sistema udal zerbitzarietan instalatu
2. ildoa / Katalogazioa burutu
3. ildoa / Datu kontrastea eta arrisku egoerak sailkatu
4. ildoa / Diagnostiko kuantitatiboa
5. ildoa / Diagnostiko kualitatiboa
3. FASEA / 2022.04.06 - 2023.10.05
Aktibazioa, "Teknoadineko" detekzioa
1. ildoa / Herritarren sentsibilizazioa
2. ildoa / Trebakuntza/elkarrizketak
3. ildoa / Sare komunitarioa aktibatu, eguneroko zaintza lana
4. ildoa / Identifikazio goiztiarra, emaitzak
5. ildoa / Egindakoa baloratu
4. FASEA / 2022.07.06 - 2023.10.05
Aktibazioa, "Eskura" egitasmoa
1. ildoa / Laguntza egitasmoaren diseinua
2. ildoa / Laguntza egitasmoa, sozializazioa eta trebakuntza
3. ildoa / Laguntza egitasmoaren aktibazio eta dinamizazioa
4. ildoa / Egindakoa baloratu
Parte hartzaileak
Talde Eragilea
Parte hartzaileak
Talde Eragilea
Egitasmo hau gauzatzeko lan taldean honako hauek osatuko dute:
GISLAN
Datu sistema eraiki eta mantentzeko ardura GISLANgo talde teknikoak izango du, behar diren pertsonak eta diziplinartekotasuna bermatuz.
AGINTZARI
Eskuhartze Komunitarioa, bai zaintza fasean, bai akonpainamendu eta laguntza fasean AGINTZARIko teknikari berak lideratuko du, bera izango delarik ezagutza guztia bereganatuz, informazioaren erabilerari eraginkorrena bermatuko duena.
Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Lan talde honen osagarri funtsezkoa Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egon beharko da, gutxienez, pertsona batek detekzio goiztiarreko informazio sistemak eskaintzen duen informazioa eta alarmak kudeatu beharko ditu.