ZHL / 2026.04.14

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Topaketa ospatuko du

Tokiko Zaintza Ekosistemak
TZE Topaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tokiko Zaintza Ekosistemen Laugarren Topaketa egingo du apirilaren 23an. Lurraldeko garapenaren parte diren udalak elkar ezagutzeko, hausnartzeko eta elkarrekin lan egiteko gune bezala baliotuko da. Jardunaldia 9: 00etatik 12:45era izango da, Donostiako Arima hotelean.

Topaketaren helburua modu partekatuan Gipuzkoako tokiko zaintza ekosistemen garapenean sakontzea eta inplikatutako udalerriekin ikaskuntzak partekatzea da, arreta eta zaintzako lankidetza-eredu hori indartzen jarraitzeko.

Jardunaldian zehar, Tokiko Zaintza Ekosistemen garapen-esparrua aurkeztuko da, Oinarrien Dokumentua eta Ekosistemen Dekretua barne, monitorizazio-prozesuaren lehen emaitzekin batera. Era berean, ekosistemaren hainbat dimentsiotako ikaskuntzak partekatuko dituzten udal-esperientziak ezagutaraziko dira, hala nola bakardadea, inklusioa eta mendekotasuna lantzen dituztenak.

Programak, gainera, parte hartze tailer bat izango du, ekosistemen garapen-planen eredu orokorra eztabaidatu eta hobetzera bideratua, toki-mailan prozesu horiek bultzatzen ari diren udalerrietan metatutako esperientziatik abiatuta.

Eider Mendoza ahaldun nagusiak inauguratuko du jardunaldia, eta Maite Peña Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatua arduratuko da itxiera instituzionala burutzeaz.

Bileraren ondoren lunch bat egingo da, tokiko zaintza ekosistemen garapenari buruzko hausnarketak, ikaskuntzak eta erronkak partekatzen jarraitzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azpimarratu du garrantzitsua dela udalek parte-hartze aktiboa izatea lankidetza-gune horretan, lurraldeko tokiko zaintza-ekosistemak bultzatzen eta sendotzen jarraitzeko.

TZE Topaketa
ZHL / 2026.04.24

Gipuzkoako Foru Aldundiak zaintza komunitarioen eredua sendotu du, ia 8.000 herritarrei arreta ematen dieten 31 tokiko zaintza ekosistemekin

Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da

Gizarte Politika
ZHL / 2025.11.19

Aretxabaleta: zaintza ekosistema eraikitzen

Udalaren eredua hiru ardatzetan oinarritzen da: komunitate-sarea osatzea, eguneko arreta zerbitzua eta esku-hartzeak klabe prebentiboan ere indartzea eta zaintzaileak zaintzea

Gizarte Politika
ZHL / 2025.11.18

Profesionalen kontraste-taldea eratzea

Tokiko Zainketa Ekosistemak

Gizarte Politika
Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia
ZHL / 2025.11.06

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Ikaskuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Sarearen (IPTS) jardunaldia

Gizarte Politika
ZHL / 2025.05.23

Zaintza Herri Lab estrategiak nazioarteko saria jaso du, zainketa komunitarioetan izandako berrikuntza ereduagatik

QIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.

Udako Ikastaroa Uzt. 09 - 09. Uzt, 2025
ZHL / 2025.05.22

Udako Ikastaroa - Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza

Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.

Zaintza Herri Lab
ZHL / 2025.03.28

CNISek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Datu Gunea plataforma saritu du, datu soziosanitarioetan egindako berrikuntzagatik

Zaintza Herrilab estrategiaren zutabe digital gisa, Zaintza Datu Guneak zainketen eredua sustatzen du Gipuzkoan, datuen kudeaketa adimendunaren bidez.

Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Lab
Artikulu honetan, Zaintza HerriLab estrategiaren inguruan egindako azken aurrerapenei, garapen teknologikoari eta ikaskuntzei buruz 2024ko apirilaren 25ean GUNEA gunean egindako jardunaldiaren emaitzak aurkezten dira.
ZHL / 2024.05.09

ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia

Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.

Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.
ZHL / 2023.09.12

Zainketarako eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi informatibo bat antolatu du tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko laguntzei eta Zaintza HerriLab estrategiaren aurrerapenari buruz

Irailaren 6an egindako jardunaldian, alkateak, zinegotziak eta udalerrietan berrikuntza-proiektuak abian dituzten 11 udaletako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak bertaratu ziren, Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Gainera, tokiko Zaintza HerriLab ekimenarekin eta estrategiarekin elkarlanean ari diren erakunde guztiak (10) ere gonbidatu dituzte.

Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.
ZHL / 2023.09.05

Laguntza Ekonomikoen eta Esperientzien Aurkezpena: Tokiko Ekosistemak Bultzatzen

Irailaren 6an jardunaldi bat egingo da, eta bertan tokiko ekosistemak sustatzeko dirulaguntzak aurkeztuko dira. Esperientziak trukatzeko aukera ere egongo da.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.
ZHL / 2023.05.26

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zaintzako 14 ekosistema lokal babestu ditu 1,9 milioi eurorekin

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan abian dauden 14 zaintza-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu, eskalatu eta zabaltzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.900.000 euro jarriko ditu bi urtean zainketa-ekosistemak sustatzeko.

Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
ZHL / 2023.02.17

Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko

Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.

2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.
ZHL / 2023.02.07

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak

2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.
ZHL / 2023.01.31

Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.

Se realiza con éxito el segundo Taller Design Thinking en acercamiento al caso complejo de Pasaia HerriLab
ZHL / 2022.05.25

Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da

Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin
ZHL / 2022.05.20

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin

Plataforma Federatuak komunikazio-bide segurua, pribatua eta legala eman nahi die Pasaia HerriLabeko zainketa-ekosistemako agenteei, eta haien arteko komunikazioa erraztu, zainketen prestazioa hobetzeko. Bilera-sorta berri honen helburua da irailean hasiko den proiektuaren bigarren fasean prototipatuko diren elkarrekintzak lehenestea eta baliozkatzea.

Zaintza Herri Lab zer den eta zerk suposatzen duen
ZHL / 2022.05.09

Zaintza HerriLab zer den eta zerk suposatzen duen

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategia, zaintzako tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatzen dute Pasaiako esperientzian, joan den martxoaren 23an egindako topaketan.

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak
ZHL / 2021.11.11

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak

Gizarte Politiketako Sailak laguntzak emango dizkie udalei eta hirugarren sektoreari zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazio Proiektuei, 700.000 €-ko zenbatekoarekin 2021. eta 2022. urteetarako.

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.