Gipuzkoako Foru Aldundiaren tokiko zaintza ekosistemen Zaintza Herri Lab estrategiak Estatu mailako lehen saria lortu du 2024ko Quality Innovation Award (QIA) sarietan, sektore publikoko berrikuntza onenaren kategorian.
2024ko azaroaren 28an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza Herri Lab estrategiak Euskadi mailako lehen saria jaso zuen, eta Quality Innovation Award sarietako Estatu mailako lehen saria ere, Madrilen egindako ekitaldi batean. Sari horri esker, Gipuzkoak aurrera egin dezake nazioarteko fase europarrean, fase horren amaiera 2025eko otsailean izango da. Saria Berrikuntza kategorian eman da, eta balioa ematen dio lurraldeak bere etxeetan bizi diren adinekoen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako tokiko zaintza-ekosistemak bultzatzeko duen konpromisoari. Zainketen ekosistema osatzen duten eragileen arteko lankidetza sustatzeagatik nabarmentzen da ekimena.
Epaimahaiak ikuspegi berritzaileagatik baloratu du estrategia, eta gizartearen eta ingurumenaren beharrei aurre egiteko irtenbide originalak edo funtsean hobetuak eskaintzeko gaitasuna nabarmendu du. Era berean, haren eraginkortasuna nabarmendu du, emaitza zehatz eta praktiko eraginkorrak sortu dituen eredu inplementatua baita. Gainera, adierazi du estrategia ikaskuntza-prozesu batean oinarritzen dela, aurkikuntza berriak egungo ezagutzaren aprobetxamenduarekin konbinatzen dituena, garapen planifikatu eta egituratu baten emaitza dena. Orientazioari dagokionez, epaimahaiak nabarmendu du Zaintza Herri Labek modu eraginkorrean erantzuten diela egungo beharrei eta aurreratzen dituela erabiltzaileen etorkizuneko eskaerak. Azkenik, estrategiaren bermea azpimarratu du, pertsonentzat, gizartearentzat eta ingurunearentzat onura esanguratsuak sortzen dituzten emaitza ukigarrien bidez frogatua.
Gipuzkoako Foru Aldundia, QIA 2024 Saria – Espainia –, Sektore Publikoko Berrikuntza kategorian.
Zaintza Datu Gunea (ZDG) jardunaldi teknikoa, udal datu eta esperientzien plataforma federatua.
Zaintza Herri Lab
Zaintza HerriLab (Tokiko Zaintza Ekosistemak) Ikaskuntza eta Transferentzia Sarearen bigarren topaketa.
Tokiko zaintza-ekosistemak: monitorizazioa eta teknologia
ZHL Aurrerapenak, Teknologia eta Ikaskuntza jardunaldia
Parte-hartze arrakastatsua 11 udalerriren partaidetzarekin, aurrerapenak aurkezteko eta ZHL eskalatzeko jardunaldian.