ZHL / 2021.11.11

Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak

Gizarte Politiketako Sailak laguntzak emango dizkie udalei eta hirugarren sektoreari zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazio Proiektuei, 700.000 €-ko zenbatekoarekin 2021. eta 2022. urteetarako.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntza eta Esperimentazioko Proiektuetarako laguntzak, 2021-2022 urteak

Joan den azaroaren 11n, Gizarte Politiketako Departamentuak sustatutako ikerketa, berrikuntza eta garapen sozialerako laguntzen bi ildoen onuradunen zerrenda onartu zen GAOn.

Hona hemen bi lerroak:

  • 1. lerroa: gizarte-berrikuntzako proiektuak, udal-eskumeneko produktu, zerbitzu, prozesu eta antolaketa-formula berriak garatzeko, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioen zorroan ezarriak, zaintzako tokiko ekosistemen sorrera bultzatze aldera, zaintzako ekosistemak bultzatzeko ZAINTZA HERRI LAB ereduan oinarrituta, non udalerriak baitira zaintzako tokiko politika baten ardatz egituratzailea.
  • 2. lerroa: iraupen luzeko arreta eta zaintzako tokiko ekosistemak osatzen dituzten zerbitzuak garatzeko gizarte-esperimentazioko proiektuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioen zorroan ezarritako foru-eskumeneko zerbitzuak eta prestazioak hobetu eta zabalduko dituzten proiektuen garapena eta ezarpena bultzatuz.

Laguntzen banaketa, onuradun motaren arabera, honako hau izan da:

 
Erakundea 2021-2022 urteetako diru guztira
Gipuzkoan kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa eta erakundeak. 93.790 €
Gipuzkoan kokatutako gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakunde, fundazio edo elkarteak. 304.681 €
Gipuzkoan kokatutako gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko kooperatibak. 61.905 €
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta mankomunitateak. 239.624 €

 

Garrantzitsua da bost udal hauek aipatzea: Azpeitia, Hernani, Urretxu, Usurbil eta Zestoa, zainketen tokiko ekosistemak definitu, bultzatu eta garatzeko ekimenak abian jartzen hasi direnak. Udal horiek, Pasaiarekin batera, adibidea dira ,argi eta garbi, adinekoei laguntzeko eta haiek zaintzeko sistema, baina ez bakarrik eta hauskortasunetik mendetasunera, aldatzen ari dela erabiltzailearen beharretara egokitzeko, PZAren ikuspegitik (pertsonarengan zuzendutako arreta).

Hirugarren Sektorerako onartutako proiektuei dagokienez, azpimarratzekoak dira zaintzako tokiko ekosistemak indartzeari lotutakoak, hala nola Hauskor eta Etxean Bizi Muinera, BabeSarea-EGz eta Musakola GizarteLab. Zentroetako arretaren kalitatearen ebaluazioarekin lotuta, Hurkoaren HABITUS proiektua dago.

Esku-hartzearen eta esperimentazioaren beste eremu batean gizarte-mentoretzako proiektuak daude, bazterkeria-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, bai eta indarkeria matxistaren biktima diren emakume nerabeei arreta integrala emateko unitatea ere.

Azkenik, Vicomtechek eta ISEAk, hurrenez hurren, bi proiektu aurkeztu dituzte, biak Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarekoak. Lehenengoak etxez etxeko laguntza-zerbitzuak planifikatzeko, emateko eta kudeatzeko sistema adimenduna proposatzen du, kontsumo elektrikoari buruzko datuen monitorizaziotik abiatuta, eta bigarrenak, berriz, erabilera anitzeko belaunaldien arteko espazio irekiak garatzeko ekimen aitzindaria Arrasaten.

Se realiza con éxito el segundo Taller Design Thinking en acercamiento al caso complejo de Pasaia HerriLab
ZHL / 2022.05.25

Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da

Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin
ZHL / 2022.05.20

Pasaia HerriLabeko Plataforma Federatuaren diseinua bukatzeko 2. galdeketa kolaboratiboa hasi da Pasaiako eragileekin parte-hartze sendoarekin

Plataforma Federatuak komunikazio-bide segurua, pribatua eta legala eman nahi die Pasaia HerriLabeko zainketa-ekosistemako agenteei, eta haien arteko komunikazioa erraztu, zainketen prestazioa hobetzeko. Bilera-sorta berri honen helburua da irailean hasiko den proiektuaren bigarren fasean prototipatuko diren elkarrekintzak lehenestea eta baliozkatzea.

Zaintza Herri Lab zer den eta zerk suposatzen duen
ZHL / 2022.05.09

Zaintza HerriLab zer den eta zerk suposatzen duen

Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategia, zaintzako tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatzen dute Pasaiako esperientzian, joan den martxoaren 23an egindako topaketan.

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.