Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak

Urtarrilaren 1ean, Adinberriko bi laguntza-lerroen onuradunen zerrenda onartu zen GAOn.
Lehen lerroa: adinekoen prebentzioa, arreta eta zaintza hobetzera bideratutako berrikuntza sozial, soziosanitario eta/edo teknologikoko proiektuak, tokiko ekosistemak sustatuz.
Bigarren lerroa: Sylver Economy
Lehen lerroko laguntzen banaketa, tokiko zaintza-ekosistemak bultzatzen eta garatzen dituzten udalentzat, honako hau izan da:
1. lerroa: Dirulaguntzen banaketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
Espediente kodea | Eskatzailea | Proiektuaren izena | Aurrekontua | Balorazioa | Diru-laguntza |
2022-EADI-000003-01 | Aretxabaletako udala | Desarrollo de la gobernanza del Centro Sociosanitario de Aretxabaleta | 26.700,00 € | 70,50 | 13.000,00 € |
2022-EADI-000005-01 | Zabalduz Hernani | Auzozaintza indartuz eta hedatuz (Hernaniko Udala). | 349.221,73 € | 75,00 | 125.710,09 € |
2022-EADI-000008-01 | Legorretako udala | Eguneko arreta zerbitzua eta herria bidelagun proiektua | 349.221,73 € | 75,00 | 174.610,87 € |
2022-EADI-000009-01 | Usurbilgo udala | Usurbilgo zaintza eredu berria inplementatzea. | 103.554,99 € | 82,50 | 51.777,50 € |
2022-EADI-000011-01 | Bizitzen Elgoibar | Programa piloto de Envejecimiento Activo y Saludable para la mejora de la Calidad de Vida de las Personas Mayores | 30.000,00 € | 73,50 | 15.000,00 € |
Garrantzitsua da aipatzea bost udaletan (Aretxabaleta, Hernani, Legorreta, Usurbil eta Elgoibar) abian jarri direla zaintzarako tokiko ekosistemak zehaztu, bultzatu eta garatzen dituzten ekimenak. Udal horiek eta lurralde osoan dauden beste zazpi udalek argi eta garbi erakusten dute adineko pertsonentzako laguntza eta zaintza-sistema, hauskortasunetik mendekotasunerainokoa, aldatzen ari dela erabiltzailearen beharretara egokitzeko, pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik. Betiere kontuan izanda adineko 10 pertsonatik 8k bere etxean bizitzen jarraitu nahi duela. Helburu horrekin, udal horietan ekosistema bakar batean konektatzen eta koordinatzen dira gizarte, osasun eta komunitate-zerbitzuak. Ekosistema horri esker, adinekoen arteko hauskortasuna prebenitu eta detektatu daiteke, baita mendetasun-egoerak atzeratu eta nahi ez den bakardade-egoeran dauden pertsonei arreta eman ere.
Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.
Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren garapena, zainketen tokiko ekosistemak sustatzeko, protagonistek berek kontatu zuten beraien esperientziatik abiatuta, joan den abenduaren 1ean egindako jardunaldian.
Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da
Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.