Proiektu hau berritzailea, singularra eta esperimentala da. Gaur egun, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman ez dago bakardade egoeran daudenei zuzendutako esku hartze sozio hezitzaile eta komunitarioa eskaintzen duen horrelako programarik.
Gainera, egitasmo honek berrikuntza sozialeko eduki indartsuak ditu. Izan ere, berrikuntzaren arrakasta zaurgarritasun sozialeko egoerak arintzeko lortu nahi diren eragin sozialei lotuta dago.
Programa honen xedea, etxean zein etxetik kanpo baliabide gutxi dituzten, hurbileko senideen konpainiarik ez duten, inguruko pertsonen laguntza edo zaintza jasotzen ez duten herritarren behar sozial eta psikikoei erantzuteko esku hartze eredu espezifiko bat aktibatzea da. Esku hartze hori akonpainamendu sozio hezitzailea eta komunitarioa izanik.
Egitasmo hau gauzatzeko, Zabalduz GEK-k garatutako “Teknoadineko” proiektuaren baitan aurreikusita dagoen diagnostiko kualitatiboaren metodologia, aktibazio komunitarioa eta bakardade egoera hauskorrean dauden herritarrei zuzendutako esku hartze programak inplementatu nahi dira Legorretako herrian.

Helburuak

Legorretako egoera ezagutzeko diagnostiko kualitatiboa burutu.
Bakarrik bizi diren pertsonen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatzea.
Pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetu.
Zaintza komunitarioaren kultura oinarriak ezarri Legorretako herrian.
Pertsonalizazioa oinarri izango duen esku hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu berritzailea garatu.
Adineko pertsonen bizitza independentea luzatzea eta 60 urtetik aurrera ahalik eta beranduen jo behar izatea adineko pertsonentzako egoitza - zerbitzuetara.
Atal hau ezinbestekoa da proiektu guztia aurrera eraman ahal izateko.
Proiektuaren helburu nagusietako bat da. Bertan, komunitatea sentsibilizatu eta bakardade egoeran dauden pertsonen zaintza eta inklusio komunitarioan herritarrak eta bertako eragileak agente aktibo izatea bilatzen da.
Bertan, ikuspegi prebentiboa landu nahi da. Gizartean dauden estruktura formal eta informalen (zaintza sarea) arteko elkarlan publiko-komunitarioaz baliatuz.
Proiektuari esker lortuko diren emaitzekin ekimenaren oinarriak landu nahi dira udalerrian.
Bakardade egoera hauskorrean dauden herritarrekin landutako helburua.
Legorretako adineko pertsonen egoera ezagutzeaz gain, beraien autonomia sustatu nahi da.

Jarduera ildoak

1. fasea
Diagnostiko kualitatiboa burutu
2. fasea
Udaleko gizarte langilearekin etengabeko koordinazioa
3. fasea
Bakardade egoeran dauden pertsonen egoera eta perfil motibazioanala ezagutzeko MOS tresna diagnostikoa pasa
4. fasea
ASPI (Akonpainamendu Soziokomunitarioko Plan Indibidualizatua)-aren baitan hainbat ekimen eta jarduerak garatu onuradunekin
1. ildoa / Autonomia eta elkarmendekotasuna landu eta sustatzeko jarduerak.
2. ildoa / Harreman sozialak eta parte hartze komunitarioa sustatzeko ekimenak.
3. ildoa / Osasun psikosoziala hobetzera bideratutako jarduera prebentiboetan parte hartzea sustatu.
4. ildoa / Kirola egitera bideratutako jarduerak eta kirol ohiturak bereganatzea.
5. ildoa / Elikadura ohiturak hobetzera bideratutako jarduerak.
6. ildoa / Eguneroko kudeaketa edo tramiteak egiteko laguntza eta akonpainamenduak eskaini.

Parte hartzaileak

Talde eragilea
Talde soziosanitarioa
Talde soziala
Legorretako HerriLab-en estrategia talde eragile batek koordinatzen du, eta guztiek batera hartzen dute parte gauzatze-faseetan. Hauek osatzen dute talde eragilea:
Talde honen helburua erakundeen arteko koordinazioa eta adinekoei eskaintzen zaien etxez etxeko arreta-zerbitzua hobetzea da. Honako hauek osatzen dute:
Talde hau gizarte-gobernantzara zuzenduta dago, gizarte-eragileen inplikazioa bilatuz. Honako hauek osatzen dute: