Proiektu honen helburua, borondatezko bakardadean ez dauden udalerriko adinekoen zaurgarritasun egoerek ekartzen dituzten ondorioak garaiz detektatzea eta ekiditea da.
Egitasmo hau Oiartzungo herrian hainbat gizarte eragilek eta pandemia garaian eratutako Zaintza sare publiko-komunitarioak adinekoen zaintza hobetzeko asmoz burututako prozesuak utzitako ondorioei erantzutera dator.
Aldi berean, egoera hau pairatzen duten pertsonei udaleko gizarte zerbitzuak eskura jarri nahi zaie. Baita laguntza komunitario eta publikoa eskaintzea ere.
Akonpainamendu sare publiko-komunitarioko programa hau bi lan lerro nagusiren baitan garatuko da. Alde batetik, TEKNOADINEKO egitasmoa dago, non adinekoen zaintza eta bakardadearen detekzio goiztiarra ditu helburu. Eta bestetik, akonpainamendu sozio-hezitzailea eta komunitarioa. Bertan, bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonei beraien bizitzan modu autonomoan garatzeko akonpainamendu zerbitzua eskainiko zaie.

Helburuak

Metodologia inplantatu
Bakarrik bizi diren adinekoen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatzea
Elkarlan publiko-komunitarioa egonkortu
Zaintza eta mendekotasunarekin lotutako gizarte zerbitzuen norantza eta politikak orientatzeko informazio sistema digital bat ezarri
Zaintza komunitarioaren kultura oinarriak ezarri
Esku hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu berritzaile bat aktibatu
Oiartzungo egoera diagnostikatzeko metodologia inplantatu: diagnostiko kualitatiboa eta kuantitatiboa. Onuradunen identifikazioa TEKNOADINEKO informazio sistemaren bidez.
Proiektu honen helburu nagusietako bat da. Komunitatea sentsibilizatu eta adineko pertsonen zaintza eta inklusio komunitarioan herritarrak eta bertako eragileak agente aktibo izateko.
Gizartean dauden estruktura formal eta informalen (zaintza sarea) arteko elkarlana baliatuz, adineko pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetu nahi da. Azken finean, ikuspegi prebentiboa landu.
Komunitate osoa aintzat hartzen duen (unibertsala) sistema digital bat ezarri eta une oro eguneratzen dena.
Zaintza komunitarioaren kultura oinarriak ezarri Oiartzungo zaintza ekosistema publiko-komunitarioaren bidez.
Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden adineko pertsonekin pertsonalizazioa oinarri izango duen esku hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu berritzaile bat aktibatu.

Jarduera ildoak

1. fasea  / 2022ko urtarriletik martxora
Zaintza ekosistema publiko-komunitarioaren ko-diseinu fasea
Egitasmoaren garapenean parte aktibo izango diren norbanako eta agenteekin programaren ko-diseinurako tarte bat ireki. /
1. ildoa / Lehenego, programaren diseinurako hainbat bilera antolatu entitate kolaboratzaileekin (Zabalduz eta Gislan kooperatibak).
2. ildoa / Oiartzungo Zaintza Sarearekin diseinua elkarbanatu eta kontrastatu.
3. ildoa / Programaren diseinurako lantalde motor bat osatu eta kontraste taldeak aktibatu eta dinamizatu.
4. ildoa / Programa aurrera eraman ahal izateko hitzarmen edo esleipen publiko bidez formalizatu entitateen eta udalaren arteko harremana.
5. ildoa / Programa martxan jartzeko dauden aukera juridikoen proposamena aztertu eta bide egokiena hartu.
2. fasea  / 2022ko martxotik abuztura
Zaintza ekosistema sare publiko-komunitarioko aktiboen identifikazioa, aktibazioa eta TEKNOADINEKO tresnaren inplantazio teknologikoa.
Bigarren fase honetan, proiektua bere osotasunean martxan jarri ahal izateko baldintza objektibo eta subjektiboak sortu behar dira. /
1. ildoa / Diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa.
2. ildoa / Aktibo komunitarioen identifikazioa eta aktibazioa.
3. ildoa / TEKNOADINEKO tresna teknologikoaren egokitzapena.
3. fasea  / 2022ko irailetik 2023ko urrira
Zaintza ekosistema publiko-komunitarioa eta esku hartze sozio hezitzaile eta komunitarioa aktibatu.
TEKNOADINEKO informazio sistemaren bidez, hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrean dauden adineko pertsonak detektatu ahalko dituzte Oiartzungo Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Zabalduz Kooperatibaren lana da pertsona hauen egoeraren esku hartze prozesua aurrera eramatea. /
1. ildoa / TEKNOADINEKO sistemaren egokitzapen fasea bukatu eta aktibatutako komunitatea dinamizatu, egonkortu eta koordinatu.
2. ildoa / Akonpainamendu sozio hezitzaile eta komunitarioko zerbitzua aktibatu.

Parte hartzaileak

Talde eragilea
Talde eragile irekia
Kontraste taldeak
Oiartzungo HerriLab-en estrategia talde eragile batek koordinatzen du, eta guztiek batera hartu dute parte gauzatze-lerro eta -faseetan. Hauek osatzen dute talde eragilea:
Proiektua bere osotasunean garatu ahal izateko honako entitate hauek hartzen dute parte:
Eragile hauek ere ezinbestekoak dira egitasmoa burutu ahal izateko: