Proiektu honen helburu nagusia etxean iraupen luzeko zainketa eredu bat eraikitzea da, pertsonak ardatz dituena, lurraldeka banatua eta komunitate-oinarrikoa, eta kasuen kudeaketaren lanbide profilaren bidezko arreta koordinazioan oinarritua.
Proiektu honen gakoa da baliabideak koordinatzea eta optimizatzea, pertsonetan oinarritutako esparru kontzeptual batetik abiatuta, hipotesi nagusi gisa ezarriz programak eta zerbitzuak koordinatzeak, hurbileko hornidura-eredu batetik abiatuta, modu egokian ase ditzakeela etxean dauden mendeko pertsonen premiak eta lehentasunak.
Zainketen testuinguruak pertsonaren premia aldakorrak hartzen ditu kontuan; izan ere, laguntza pixkanaka ematen da intentsitate txikitik handira, pertsonen bizi proiektua eten gabe, eta horrek bizitza duina eta zentzuduna izatea ahalbidetzen die.
Ildo horretan, zaintzen ekosistema bat eratzean, gizarte-sektore eta jakintza-arlo ezberdinen inplikazioa beharrezkoa da, bakoitzak bere esperientzia eta ezagutza eskura jar ditzan, eta, horrela, erantzun integralak eta koordinatuak eman ahal izateko eta zaintza jasotzen dutenentzako eta zaintzaileentzako testuinguru seguru eta duinak sortu ahal izateko.

Helburuak

Ikerketa, ekintza eta parte-hartzea
Praktika profesionalak
Komunitatearen inplikazioa
Neurketa eta ebaluazioa
Sortutako ezagutza Urretxuko idiosinkrasia ezaugarrietara egokitzea, etengabeko eraikuntza-prozesu batean aurrera egiteko, ikerketaren, ekintzaren eta parte-hartzearen bidez.
Etxean zainketen jarraipena eutsiko duen eta pertsona erdigunean jartzen duen arretarako praktika profesionalak garatzea.
Komunitatea inplikatzea, pertsonak zaintzeko premiari erantzungo dion tokiko zaintza-ekosistema sortzeko.
Aldaketak arreta-ereduan eta zaintzak behar dituzten pertsonen, zaintzaileen eta zaintzan parte hartzen duten profesionalen eta boluntarioen ongizatean duen eragina ebaluatzea eta neurtzea

Jarduera ildoak

1. FASEA  / 2021.08.01 – 2021.10.01
Eraldaketaren oinarri den esparru teoriko-praktikoa ezartzea
2. FASEA  / 2021.10.01 – 2022.11.01
Kasuaren kudeaketarako eta jarraipenerako eraldaketa
3. FASEA  / 2021.10.01 – 2022.11.01
Hileroko monografikoak egitea
1. ildoa / Zerbitzuak eta haien eraldaketa
2. ildoa / Agente komunitarioen zeregina zainketen ekosistemari laguntzeko sare gisa
3. ildoa / Iraupen luzeko zaintzetako koordinazio soziosanitarioa
4. ildoa / Espazio fisikoak eta hiri-ingurunea: espazioak, bizitokiak
5. ildoa / Zaintzaileen premiak eta horiei erantzuteko esku-hartze plana
4. FASEA  / 2021.08.01 – 2022.12.31
Prozesuaren dokumentazioa eta ebaluazioa

Parte hartzaileak

Talde Eragilea