Zaintza HerriLab. Esperientziak trukatzeko eta ikasteko 1. jardunaldi teknikoa.

Zaintza HerriLab Estrategiaren aurrerapen-maila aurkezteko jardunaldi teknikoa egin zen Arima hotelean, abenduaren 1ean. Jardunaldi horretan 80 profesional bildu ziren (Gizarte Politiketako Departamentuko, udaletako eta ekosistemen sustapenean parte hartzen duten gizarte-erakundeetako teknikariak), Gipuzkoako tokiko zaintza-ekosistemen diseinuan eta garapenean esperientziak trukatzeko. Zehazki, Oiartzun, Legorreta eta Hernaniko kasuak sakonago aztertu ziren lehen mahai-inguru batean, eta Pasaia, Usurbil eta Donostiakoak bigarren mahai-inguru batean. Kasu guztietan bat etorri zen honako honekin: komunitate-proiektu partekatu eta berritzaile bat da, eta honako helburu hauek ditu: bizi-kalitatea hobetzea, zerbitzuak eta iraupen luzeko zainketak beraien etxean ematea mendekotasun-egoeran eta hauskortasun-egoeran dauden bizilagun guztiei eta nahi ez diren bakardade-egoerei erantzutea.
Arima hoteleko aretoan, duela hiru urtetik Pasaiako ekosisteman lan egiten duen lantaldea bildu zen: Aldundiko Gizarte Politiketako Saileko ordezkariak, Adinberri, Pasaiako gizarte-zerbitzuak, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politikak. Prozesu osoa koordinatzen duen talde eragile horretaz gain, Pasaiako ekosistema osatzen duten bost proiektu berritzaileetako entitateek ere parte hartu dute: Etxean Bizi (Matia Fundazioa), OK Etxean, Hauskor (Hurkoa Fundazioa), Adinkide eta, beste batzuk, beste udalerri batzuetan ekosistemak sustatzen ari direnak, hala nola Agintzari, Hirube edo Bizitzen.
Lan-jardunaldian IZFEko eta Ibermaticako ordezkariek ere parte hartu zuten, eta Zaintza Herrilab Datuen Plataforma Federatuaren eta Eusko Jaurlaritzaren proiektuaren egoera aurkeztu zuten, zainketen tokiko ekosistemen eskalatze-estrategia EAE osoan ezagutarazteko.
Ebaluazio horretan, hauek dira ondoen eta okerren baloratutako alderdiak.
Zaintza HerriLab udalerri gehiagotara hedatzen da adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
Zaintza HerriLab-ek Gipuzkoan zehar hedatzen jarraitzen du. Aretxabaletak eta Alegiak bat egin dute estrategiarekin 2022ko deialdian.
Gipuzkoako lurraldean zaintzako tokiko ekosistemak sustatzen dituzten Gizarte Berrikuntzarako laguntzak, 2022-2023-2024 urteak
2021ean bezala, 2022an ere, Gizarte Politiketako Sailaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruko zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko helburuarekin, Adinberrirekin lankidetzan, laguntzak eman zaizkie berrikuntza sozialeko, soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak aurkezten dituzten udalei eta erakundeei.
Pasaia HerriLaben kasu konplexura hurbiltzeko Design Thinking bigarren tailerra arrakastaz burutu da
Workshop hau 2022ko otsailaren 23an eta 24an ospatu zen eta bertan PASAIA HERRILAB proiektuko hainbat erakunde publiko eta pribatu parte hartu zuten. 2. edizio honetan gizarte-zerbitzuen, osasun-eremuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarreraginak landu ziren. Candidoren arketipoa landu zen, osasun-eremutik identifikatu berri den kasu konplexua.