Ondoren datorrena Zestoako udalerriak bere buruari eman nahi dion egitasmo bat da, Izarraitz izenekoa, herriko begiratoki nagusiari omen eginez.
Egitasmo honen helburua Zestoako udalerrian zaurgarritasun egoera bizi duten pertsonak, ikusezinenak batez ere, egoera larriagoetara iritsi aurretik, detekzio goiztiarra egin eta komunitatearen laguntza zein administrazioko baliabideak garaiz bideratzen laguntzea da.
Detekzio goiztiar horretarako gizartean ohikoa den konpromiso komunitarioa baliatu nahi du eta hainbat alderdi formalizatu nahi ditu unibertsala eta eraginkorra izan dadin. Metodologia honek balio izan behar luke udal gizarte zerbitzuek eta herrian adinekoen zaintzarako dagoen ekosistema informazioz hornitzeko eta eraginkortasunez aktibatzeko kasuan kasu behar diren baliabideak.
Egitasmo honek berrikuntza sozialeko eduki indartsuak ditu. Beraz, berrikuntzaren arrakasta zaurgarritasun sozialeko egoerak arintzeko lortu nahi diren eragin sozialei lotuta egongo dira.

Helburuak

Gizarte-isolamenduarekin lotutako babesgabetasun- eta arrisku-kasuen prebentzioa
“Teknoadineko” metodologia ezartzea
“Eskura” egitasmoa abian jartzea

Helburua zaurgarritasun egoeran dauden adinekoen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatzea da, berau sentsibilizatu eta ahalduntzearen bitartez, informazioa bildu eta berau udaleko gizarte zerbitzuen esku jartzeko. Hala, gizartean dauden estruktura formal eta informalen arteko elkarlana baliatuz, adineko pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetuz

"Teknoadineko" metodologia udalerri mailan ezartzea.
"Eskura" egitasmoa abian jartzea. Honen azken helburua zaintza kolektibo eredu bat lantzea da, Zestoako herria eredugarri bilakatuko duena.

Jarduera ildoak

2021 - 2023

1. FASEA  / 2021.10.06 - 2022.01.05
Adostasunak lantzea
1. ildoa / Lankidetza hitzarmena ezartzea
2. ildoa / Baliabideak eta rolak definitzea
3. ildoa / Kronograma zehaztu
4. ildoa / Datuak lagatzeko hitzarmena
2. FASEA  / 2022.01.06 - 2022.04.05
Datu sistema eraiki
1. ildoa / Sistema udal zerbitzarietan instalatu
2. ildoa / Katalogazioa burutu
3. ildoa / Datu kontrastea eta arrisku egoerak sailkatu
4. ildoa / Diagnostiko kuantitatiboa
5. ildoa / Diagnostiko kualitatiboa
3. FASEA  / 2022.04.06 - 2023.10.05
Aktibazioa, "Teknoadineko" detekzioa
1. ildoa / Herritarren sentsibilizazioa
2. ildoa / Trebakuntza/elkarrizketak
3. ildoa / Sare komunitarioa aktibatu, eguneroko zaintza lana
4. ildoa / Identifikazio goiztiarra, emaitzak
5. ildoa / Egindakoa baloratu
4. FASEA  / 2022.07.06 - 2023.10.05
Aktibazioa, "Eskura" egitasmoa
1. ildoa / Laguntza egitasmoaren diseinua
2. ildoa / Laguntza egitasmoa, sozializazioa eta trebakuntza
3. ildoa / Laguntza egitasmoaren aktibazio eta dinamizazioa
4. ildoa / Egindakoa baloratu

Parte hartzaileak

Talde Eragilea
Egitasmo hau gauzatzeko lan taldean honako hauek osatuko dute: