Pasaia HerriLab mugarri historikoa da; izan ere, esparru berean bildu ditu, lankidetza-helburu berberekin, eremu soziosanitarioko erakunde publiko, pribatu eta komunitario nagusiak, Pasaian zein Gipuzkoako beste herri batzuetan inplikatuta daudenak.
Horrela, Pasaia HerriLabek adinekoen hauskortasunaren eta mendekotasunaren arteko arreta-continuuma estaltzen duten eragile nagusiak hartzen ditu barne.
HerriLab eredua kontzeptu aitzindaria da nazioartean, eta Gipuzkoa ari da horren buru izaten. Egiteko modu berri bat eratzen ari da, bai gizarte politiken eremuan, bai eremu soziosanitarioan, koordinazio soziosanitarioa, esparru publiko-pribatua eta esparru publiko-komunitarioa sustatuz.
Pasaiako estrategiatik abiatuta, HerriLab eredua (zainketen tokiko ekosistemak) beste hainbat udalerritan ere garatzen ari da gaur egun, hala nola Usurbilen, Azpeitian, Hernanin, Zestoan eta abar.

Helburuak

Pasaia HerriLabek bost helburu nagusi ditu, zainketen tokiko ekosistema diseinatzeko eta bultzatzeko.

Gobernantza
Zainketen eredua
Berrikuntza eta esperimentazioa
Inpaktuaren ebaluazioa eta transferentzia
Jasangarritasuna eta transferentzia
Helburua da osasun zerbitzuen, gizarte zerbitzuen, zerbitzu komunitarioen eta zerbitzu pribatuen koordinazioa egituratzea, Pasaiako tokiko ingurunean integratzea errazteko.
Helburua da arreta- eta zainketa-eredu berri bat sustatzea tokiko mailan, arreta- eta zainketa-ibilbideak diseinatuz, kasuak kudeatzeko metodologiak ezarriz eta bizitza-historia digitalean sartzen diren arreta plan pertsonalizatuak definituz.
Helburua da berrikuntza sustatzea, proiektu esperimentalen inplementazioari esker. Proiektu horiek zainketa-ereduaren osagaiak testatzeaz arduratzen dira.
Helburua da zainketa-ereduaren inpaktua ebaluatzeko metodologia bat diseinatzea eta ezartzea, adinekoen bizi-kalitatearen hobekuntza balioesteko.
Estrategiaren kostu-onura ebaluazioa egitea du helburu, jasangarritasuna bermatzeko. Gainera, funtsezkoa da Pasaia HerriLab estrategia sistematizatzea, beste udalerri batzuetara transferitu ahal izateko.

Jarduera ildoak

2020 - 2022

1. FASEA  / 2020
Zerbitzuen ekosistemaren diagnostikoa (non gaude?)
1. ILDOA / Dauden zerbitzuen mapa kualitatiboa
3. ILDOA / Tokiko gaitasunen ebaluazioa
7. ILDOA / Proiektu esperimentalen ebaluazioa
11. ILDOA / Pasaia HerriLab estrategiaren monitorea
2. FASEA  / 2021
Zainketen ekosistemaren prototipoa (nola egiten dugu?)
2. ILDOA / Antolaketa-modu berriak, zerbitzuak konektatzen (arreta-ibilbidea)
4. ILDOA / Hauskortasunaren eta mendekotasunaren tokiko mapa (Kaiserren piramidea)
5. ILDOA / Kasuen metodologiaren garapena (Kaiserren piramidea)
9. ILDOA / Pasaia HerriLab plataforma digitala
10. ILDOA / Silver Economy sustatzea
12. ILDOA / Prestakuntza/enplegua sortzeko estrategiak diseinatzea/egokitzea
3. FASE  / 2022
Zerbitzuen ekosistema testatzea eta sendotzea (nola instituzionalizatzen dugu?)
6. ILDOA / POAn sentsibilizatzeko/prestatzeko programa
8. ILDOA / Ebaluaziorako eta esku-hartze soziosanitariorako metodologiaren mapa eta integrazioa
13. ILDOA / Zerbitzu berriak instituzionalizatzeko estrategia eta esperientziaren eskalagarritasuna
14., 15., 16. ILDOAK / Kostu-onura, zerbitzu berrien ikusgarritasun instituzionala, erabiltzaileen bizi-kalitatea

Parte hartzaileak

Talde eragilea
Tokiko taldea
Lehen eta bigarren mailako taldea
Talde soziosanitarioa
Proiektu esperimentalen taldea
Pasaia HerriLab estrategia talde eragile batek koordinatzen du, eta talde horrek elkarlanean jardun du hainbat ildo eta gauzatze-fasetan. Pasaia HerriLaben talde eragilea honako hauek osatzen dute:

Pasaiako udalerriko zerbitzuetako talde teknikoek osatzen dute talde hau. Taldea udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuetako arduradunek koordinatzen dute, Deustuko Unibertsitatearen laguntza teknikoarekin.

Pasaiako udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bigarren mailako arretako zerbitzuek osatzen dute talde hau. Talde honen helburua da lehen mailako arretaren eta bigarren mailako arretaren arteko interakzioa eta trantsizioa erraztea tokiko eremuan. Taldea Pasaiako Udalak koordinatzen du, Deustuko Unibertsitatearen laguntza teknikoarekin.

Talde hau honako hauek osatzen dute: Gizarte Politiketako Departamentua (GFA), Pasaiako Udala, Adinberri Fundazioa (Proiektu Estrategikoak), Gizarte Politikako Saila (EJ), Osasun Saila (EJ) eta Osakidetza. Lantalde honen helburua da erkidego eta foru mailako jarduerak koordinatzea, Pasaia HerriLab estrategia garatu eta eskalatu ahal izateko. Taldea Gizarte Politiketako Departamentuak (GFA) koordinatzen du.

Bai Pasaian bai Oarsoaldean abian diren proiektu esperimentalen arduradunek osatzen dute talde hau. Taldea udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuetako ordezkariek koordinatzen dute. Talde honen helburua da ebidentziak eta gomendioak sortzea, zainketen tokiko ekosistema sustatzeko (kasuen kudeaketa, arreta eta zainketarako ibilbideak, esku-hartze komunitarioa, teknologia berriak sartzea, prestakuntza-programak ezartzea, zainketen sektorean enplegua sortzea, eta abar).

Informazio gehiago

Pasaia HerriLab Estrategia
PDF / 423 KB
PHL - Kasu konplexura hurbiltzea. 1go Design Thinking Tailerra
PDF / 3,24 MB
PHL - Kasu konplexura hurbiltzea. 2. Design Thinking Tailerra
PDF / 2 MB
PASAIA HERRI LAB-EN LABURPEN-TXOSTENA
PDF /

Gehiago jakin nahi duzu?

Zaintza HerriLab estrategiaren edo abian den edozein HerriLaben inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu gure harremanetarako orria.